Zer nahi duzu?

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitatearen Klinika osasun-ospitale zentro bat da, eta honako hauek dira haren ezaugarriak: espezializazio mediko handia, berrikuntza teknologiko konstantea eta arreta pertsonalizatua. Aurrendaria izan da teknika medikoak ezartzen Europan eta mundu guztian, eta, hortaz, erreferentziako zentro bilakatu da bai nazio mailan, bai nazioartekoan. Hainbat aitorpen eta sari jaso ditu, bertako lanaren berme direnak.

Klinika bestelako ospitale bat da. Honako hauek dira paregabe bihurtzen duten premisak:

  • Gaixoari eta haren ahaideei ahalik eta tratu mediko eta humanorik onena eskaintzea da helburu nagusia.
  • Abangoardiako teknologia: irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, soberakin guztiak hornidura teknologikora eta ikerkuntza bultzatzera bideratzen dituena; izan ere, teknologiak eta ikerkuntzak aukera eta erantzun berriak ekartzen dizkiete gaixoei. Hartara, etengabe inbertitzen da ekipoen erosketan, eta esan daiteke merkatuko teknologia aurreratuena duela.
  • Ikertu sendatzeko: ikerketa bere izaeraren parte da. Harreman estua du Nafarroako Unibertsitatearen beste zentro batzuekin eta Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroarekin (CIMA), eta saiakuntza kliniko gehien bultzatzen dituen zentro pribatua da Klinika.
  • Nazioarteko prestigioa duen medikuntza: giza tratua, jardunbide mediko ona eta I + B + G arloan egindako ahalegina; ezaugarri horiei esker, nazioarteko aitorpen eta sari ugari jaso ditu zentroak. Besteak beste, Joint Commission International erakundearen ziurtagiria du Klinikak; irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, osasun-zentroetako kalitate-kontrolaz eta pazientearen segurtasunaz arduratzen dena nazioarteko mailan,
  • Prestasun eta erosotasun handiena: bere zerbitzu medikoak balorazio ona du zitazio, diagnostiko eta tratamendurako sarbidean erakutsitako azkartasunagatik eta eraginkortasunagatik. Espezialitate eta teknologia guztiak zentro bakar batean izanik, Klinika eraginkortasun handiz koordinatzen da, gaixoak kontsulta, tratamendu eta proba guztiak ahalik eta denbora laburrenean egin ditzan.
  • Medikuntza prebentiboa: gaixotasunen prebentzioa, haren diagnostikoa eta tratamendu goiztiarra; horra metodorik onena bizitza luzeagoa eta osasuntsuagoa lortzeko, eta, beraz, eraginkortasun eta errendimendu handiagoa bizitza pertsonalean, baita lanaren arloan ere. Nafarroako Unibertsitatearen Klinikaren txekeo medikoa osasun-egoeraren azterketa integral eta indibidualizatua da, gaixotasunen detekzio goiztiarra ahalbidetzen duena, hain zuzen ere, oraindik errazago sendatzeko moduan dauden unean; halaber, etorkizunean gaixotasunen garapena ekar dezaketen arrisku-faktoreak ebaluatzea eta tratatzea ere errazten du.
  • Kirol-medikuntza: zenbait espezialistak osatzen dute kirol-medikuntzaren ekipoa, elkarlan koordinatuan aritzen direnak kirolariaren osasun-egoeraren gaineko ikuspegi orokor bat eskaintze aldera.  Nafarroako Unibertsitatearen Klinikaren kirol-txekeoa sistema kardiobaskularraren azterketa integral eta indibidualizatua da; halaber, kirolean aritzeko orduan lantzen diren organo eta egitura guztiak ere aztertzen ditu. Pazientearen ezaugarri eta ohituren arabera, kirol-txekeo aurreratuak eta elitekoak ere egiten dira.
  • Aukerako medikuntza: kirurgialari espezialisten talde bat dago, baita punta-puntako aurrerapen teknologikoak ere, itxura fisikoa hobetzeko, edota traumatismo, infekzio, tumore edo sortzetiko gaixotasun batek gorputzean eragindako arazoak lehengoratzeko, gorputzaren forma eta funtzioa berreskuratzeari begira. Era berean, kirurgia estetiko eta zuzentzailearen edota dermoestetikaren soluzioak ere eskaintzen ditu, azken belaunaldiko teknologia aurreratuenez baliatuta.