Zer nahi duzu?

Cross

Cross Klinikaren  ingurunean erosotasun handienak izanen dituzte pazienteek eta haien laguntzaileek uneoro, eta haien segurtasun, erosotasun eta pribatutasun handiena zainduko dira.

Zerbitzu integrala da haren ezaugarria, eta, beraz, suite esklusiboak ditu Cross hotelean –Klinikaren eraikin berean–, baita logela bikoitz modernoak ere, bai pazienteentzat, bai laguntzaileentzat. Gainera, aparkaleku pribatua eta txofer-zerbitzua eskaintzen ditu hotelak; gidari horiek arduratzen dira pertsonalki gaixoaren garraioaz, aireportutik edo hiriko beste edozein tokitatik.

Klinikako instalazio eta langile guztiak bikain prestatuta daude kalitateko zerbitzua eskaintzeko. Ospe handiko bi zirujau buru direla, medikuntza aurreratuena jartzen du pazienteen esku kirurgia plastiko eta estetikoaren arloan eta ahoko zein masailetako tratamenduetan; izan ere, nazio mailako erreferentzia da bi arlo horietan.