Zer nahi duzu?

CNAI

Arreta Integraleko Zentro Neurologikoa espezializatuta dago neuroerrehabilitazioaren arloko tratamendu intentsiboak eta eraginkorrak egiten, abangoardiakoak. Diagnostikatutako gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteentzat, ospitaleratze-araubidean edo araubide anbulatorioan izanez gero.

BIZITZEN IKASI, BERRIZ ERE
Patologia neurologiko batek jotako pertsonen bizimodua hobetzen laguntzea du helburu. Testuinguru horretan, neuroerrehabilitazioak funtsezko eginkizuna du; izan ere, uste da alternatiba bakarra dela autonomia- eta independentzia-maila handiagoa lortzeari begira, eta beste onura batzuk ere ekartzen ditu, hala nola autoestimua errekuperatzea eta gizarteratze aktibo, normalizatzaile eta asegarri bat.

Ahalik eta emaitza onenak lortzeko pentsatutako instalazioak ditu CNAIk: 4275 m2-tik gorako azalera bat, lau solairutan banatuta, non programa errehabilitatzailean erabiltzen diren areak nabarmentzen diren: igerilekua, helduentzako gimnasioa eta gimnasio pediatrikoa.

TRATAMENDU ERAGINKORRAK
Espezialistak dira garuneko lesioak dituzten haurren diagnosian, ebaluazioan eta tratamendu errehabilitatzaileetan. Arrakastaren funtsa honako hiru mailatan esku-hartzean datza: pazientea, familia eta ingurune soziala. Testuinguru horretan, familia ere profesionalen ekipoaren parte da, eta, beraz, hark ere lanean jardun behar du ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeari begira.   Aplikatzen diren tratamenduak guztiz indibidualizatuak, integralak eta intentsiboak dira, baita diziplina anitzekoak ere.

Esfortzuaz eta ezagutzaz gainera, erabiltzen duten abangoardiako teknologia ere hartu behar da kontuan, esaterako, martxaren errehabilitazioan laguntzen duen lehen robota Espainian (Geoevolution).