Turismo activo

Bideak segway, quad edo 4x4

Quads

Quad izeneko ibilgailu motordunek lau gurpil eta potentzia handia dituzte. Bide bihurrietan oso egonkor eta erabilgarriak direnez, zaila da iraultzea. Nafarroan pista anitz daude quadak gidatzeko. Bestalde, kontuan hartu behar dira ibilgailu hauen gaineko xedapenak, Barne Departamentuak urtero argitaratzen duen arautegian emanak.


Informazio erabilgarria

Nazio mailako arautegia
  • 3/1995 Legea, martxoaren 23koa, Abelbideen gainekoa.
  • 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeen gainekoa.
  • 4/1989 Legea, martxoaren 27koa, Landaredia, Basa fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gainekoa.
  • 43/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Mendien gainekoa.
Nafarroako arautegia
  • 36/1994 Foru Dekretua, otsailaren 14koa, ibilgailu motordunen jarduera antolatuak eta lurzoru urbanizaezinean ibilgailu motordunen zirkulazio librea xedatzen dituena.
    Honako hauek dira legearen punturik garrantzitsuenak:
    • Debekatuta dago ondokoetan barna ibiltzea:
      • zelaietan edo 2 metro baino zabalera gutxiago duten bideetan, baita suebakietan edo egurra ateratzeko bideetan ere.
      • espresuki debekatuta dauden bideetan edo pistetan.
      • erreserba integraletan, natur erreserbetan, aisiarako natur eremuetan, abelbideetan, Donejakue Bidean, galtzada historikoetan, Plazaola ibilbidean, animalia basatiak babesteko eremuetan, ibaietan eta ibai ertzetan, aintziretan, urtegietan edo eremu hezeetan.

      Behin-behineko debekuak ezarri ahalko dira, ingurumenerako arriskua denean. Jarduera antolatutzat hartzen dira 10 ibilgailu baino gehiagok parte hartzen duten horiek. Kasu horietan baimena beharko da.

    • 9/1996 Foru Legea, ekainaren 17koa, Nafarroako Naturguneen gainekoa. Bertan espazio hauen gaineko xedapena egiten da.
    • 19/1997 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Abelbideen gainekoa.
    • 197/2006 Foru Agindua Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak emana. Bertan zehazten dira Nafarroako baso suteei aurrea hartzeko neurriak. Basoko pistak zehazteko arauak xedatzeaz gainera, mendien gaineko legea interpretatzen laguntzen du.
Jarduera horretan aritzen diren enpresak


Jo enpresen zerrendara

Igo

Segway

Garraio indibidualari dagokionez, segway azken berrikuntza da. XXI. mendeko bizikleta dela esaten ahal dugu. Garraio isil honek ingurumena errespetatzen du. Litiozko iraupen luzeko bateriak erabiltzen ditu mugitzeko

Garraio indibidualari dagokionez, segway azken berrikuntza da. XXI. mendeko bizikleta dela esaten ahal dugu. Garraio isil honek ingurumena errespetatzen du. Litiozko iraupen luzeko bateriak erabiltzen ditu mugitzeko

Ez da abiadura handiz ibiltzen. Kolpe leungailu integratuak eta motelgailu sistema ona dituenez, oso egonkorra eta segurua da. Bi gurpil pneumatikoak lotzen dituen ardatzak monopatin gisako gorputzari eusten dio. Bestalde, gidoin bat du erabiltzaileak oreka sentsazio handiagoa izan dezan.

Aise erabiltzekoa, baso eta mendietan errendimendu ona eskaintzen duenez, Nafarroako natur ingurune eder batzuk ezagutzeko oso egokia da : Bardeetako basamortua edo Iratiko oihana, esaterako.

Aipatutako bi ingurune hauez gainera, ibilgailu honetan aritzen diren enpresek zerbitzua eskaintzen dute Nafarroako beste lurralde batzuetan:

Jarduera horretan aritzen diren enpresak

Igo