Turismo activo

Espeleología eta arroila-jaitsiera

Espeleología

Leizeak eta kobazulo anitz aurkitzen ahal ditugu Nafarroan, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Ez da zaila harrien arteko urradura handiak ikustea, espeleologian aritzeko ezin hobeak. Edozein urtarotan agerian uzten ahal dira leizeen barneko sekretuak. Hala ere, aldez aurretik kobazuloaren gaineko zenbait jakingarri garrantzitsu bilatu behar ditugu, besteak beste: leizearen egoera zehatza, maila freatikoa, eta eguraldiaren iragarpena. Horregatik, komeni da kirol hau egitea gida espezializatuez lagundurik.

Lur karstikoak ugariagoak dira Nafarroako ipar-ekialdean eta mendebaldean Leize nagusiak Aralar, Urbasa, eta, nola ez, Larrako kareharri lurretan daude, azkenak Europako leizerik handienetariko batzuk eskaintzen ditu, San Martin leizea esaterako, 1.300 metrora jaisten dena.

Kobazulo bakoitzak berezko ezaugarriak ditu, harri motari, espeleogia-formazioei, edo bertako pasabideetan ibiltzeko zailtasun teknikoei dagozkienak, hain zuzen. Hori dela eta, Nafarroako kobazuloei buruz ari garenean ezin da orokortu, banan-banan aztertu behar dira Hona hemen bisitatuenak:

  • "Los Cristinos": Urbasa mendietako ederrenetariko bat
  • Akuandi: Urbasan dago. Estalaktitez inguraturiko aintzirak ditu
  • Tximua: izen hori eman zioten itxura antropomorfoa duelako. Estalagmita anitz ditu. Zailtasun handiko leizea da, jaisteko eta igotzeko espeleologia teknika anitz jakitea eskatzen du. Urbasan dago
  • Ormazarreta: Tximua leizearen antzekoa, Aralarren dago. Zailtasun tekniko handikoa da. Edertasun eta tamaina handiko estalagmitak ikusten ahal dira

Beste adibide batzuk nabarmendu behar ditugu; Arrarats, Aezkoa, eta Ezkaldo -Baztanen-. Garrantzitsua ere Ibonaren kobazuloa izeneko Erronkariko leizea, sarbide zaila iraganik, estalaktitaz inguratutako sala handia duena. Aipatutako guztiez gainera, Nafarroa osoan hamaika leize daude.

Informazio erabilgarria

Baimenak

Los Cristinos eta Akuandi leizeetan espeleologia egiteko, Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarraren baimena behar da. (info@amescoa.com).
Tximua leizearen kasuan, Urbasa-Andia natura-parkearen kudeatzaileak eman behar du baimena (gestión.forestal.atlantica@navarra.es).

Estekak

Espainiako Espeleologia Federazioa: www.fedespeleo.com
Nafarroako Espeleologia Federazioa: www.fnespeleo.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Tel. 948 21 07 56 / Faxa: 848 42 78 35
Email: fnespeleo@jazzfree.com

Jarduera horretan aritzen diren enpresak

Jo enpresen zerrendara

 

Igo

Arroila-jaitsiera

Nafarroa karstikoan arroila ugari daude. Higadurak sakon zulatzen du bertako harria, marrazki izugarriak eginez. Edertasun handiko naturgune hauetan ura, harria eta argia protagonista nagusi dira.

Arroila mota batzuk daude. Batzuk hezeagoak, beste batzuk, berriz, lehorragoak dira, eguraldiak eta eratzen dituzten ibaien ur emari aldakorrak eragiten baitute. Arroila aukeratzerakoan, kontuan hartu behar dira jauzien zailtasun teknikoa eta jaisteko egin beharko diren rapelak. Hori dela eta, komeni da kirol hau egitea tokia ongi ezagutzen duten gida eta espezialistez lagundurik.

Garai egokiena? Udaberria, zalantzarik gabe. Elurra urtzen denean, arroiletan jaisten den uholdeak goreneko indarra ematen die.

Kirol honetan aritzeko erabilienak ondoko hauek dira:

Artazul:
Urbasa-Andiako Natur Parkeko mendietan kokaturik, zailtasun handiko arroila da, altuera handiko rapel hegalaria baitu (40 metrokoa).

Nola heldu Olloibarren Iruñetik 32 kilometrora. Iruñetik abiaturik, AP15etik Arazurirako bidea hartuko dugu. Bertan, Ollora doan NA700 errepidera jo, eta, jarraian, Aizpunerako saihesbidera abiatuko gara. Aizpun herritik Goñi aldera abiaturik, 300 metrora arroilaren hasiera den errekara hurbilduko gara.
Zailtasuna 600 metro inguru du luze. 200 metroko desnibela. Zailtasunik handienak dira bertako rapel eroriak eta putzu zailen bat.
Denbora 2 ordu inguru. Itzultzeko 40 minutu.


Arandari:

Erronkari ibarreko arroila ederra da, kirol honetan hasteko ezin hobea. Garona arroilak hiru rapel eder ditu. Zati bat Zaragozan egonik ere, Nafarroan hasten da.

Nola heldu Erronkari ibarrera hurbildu behar dugu lehenik, eta, Burgira heldu baino lehen, N137 errepideko 14. kilometroan, arroilara igotzen den bidexka aurkituko dugu.
Zailtasuna 300 metro inguruko luzera, 100 metroko desnibela. 4 rapel (horietariko bat 20 metrokoa da) eta zenbait "destrepe".
Denbora 15 minutu heltzeko eta ordubete inguru jaisteko.


Arrako eta Jordan


Belagua ibarraren bihotzean kokaturik, arroila tekniko ederrak dira. Rapel anitz, ur hotza. Zailtasun maila ertaina.

Nola heldu Abiapuntua Erronkari ibarra izanen da, Belagoa mendatera igotzen den errepidea, hain zuzen. Juan Pito bentaren atzealdean arroilara eramanen gaituen bidexka dago.
Zailtasuna 600 metro inguruko luzera du. 250 metroko desnibela dago. Rapel batzuk, jauzi bat eta zenbait "destrepe" daude, 5 eta 14 metro arteko altuera dutenak.
Denbora 10 minutu heltzeko. Ibilbidea bi ordukoa. 1,30 ordu kostatzen da itzultzea.

Informazio erabilgarria

Estekak

Penintsulako arroilen web orria, elkarte autonomoen arabera antolatua. : www.barranquismo.net
Espainiako Espeleologia Federazioa: www.fedespeleo.com
Nafarroako Espeleologia Federazioa: www.fnespeleo.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Federación
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Tel.: 948 21 07 56 / Faxa: 848 42 78 35
Email: fnespeleo@jazzfree.com

Jarduera horretan aritzen diren enpresak:
Jo enpresen zerrendara

Bibliografia

Egilea: J.I. Calvo Pastor... [et al.]
Izenburua: Cuevas y cañones de Navarra
Argitaletxea: Bilbao : Sua, D.L. 1991

Igo