Zer nahi duzu?

Mendi Ibiliak

Pirinioetako mendebaldeko muturrean dagoenez, Nafarroaren kokapen estrategikoak mendi ibili anitz egiteko aukera ematen dio mendizaleari: ibilaldi lasaiak, igoerak, eta zailtasun handiagoko bideak arituentzat. Nafarroako bideek edertasun handiko natura-guneak zeharkatzen dituzte. Herri xarmangarriak, monumentu interesgarriak, edo ura ohiko protagonista duten paisaiak ezagutzeko parada izanen du ibiltariak.

Atal honetan bide balizatuak aurkituko dituzu. Hiru bide mota daude: Herribidea (ikur berdeak eta zuriak dituena, 10 km baino motzagoa) eta Ibilbide Laburra (ikur hori eta zuriak dituena, 10 eta 50 kilometro bitartekoa). Eskaintza tradizio handiko beste ibilbide batzuekin osatzen da, hala nola Donejakue bidea edo Bide Berdeak, edo berriago batzuk, adibidez, Argako Ibai Pasealekua edo Inaziotar Bidea, edo perretxikoetan, trikuharrietan, usategietan, etab., inspiratutako ibilbide tematikoak.

Bilatu Mendi-ibiliak


Webgune interesgarriak, Nafarroan kirola egiteko informazio zabala eskaintzen duena. Mendi-ibiliaren gaineko erreferentzia berezia aurkitzen ahal dira:

- www.rutasnavarra.com
- www.misescapadaspornavarra.com 
- www.mendinavarra.com

Mendi segurua:
Irakurri, faborez, oinarrizko segurtasun-gomendio hauek  mendian ibiltzen hasi baino lehen.


EZINBESTEKO BIDEAK

Foru-lurralde osoan sakabanaturik, hona hemen bideak, Nafarroako aditu bihur zaitezen. Bide hauetatik askotariko txokoak ezagutzeko aukera izango dugu: basoak, ur-jauziak, leizeak, ibaiak, baselizak, trikuharriak, kondairak, hegaztiak, gailurrak...

Familientzako bidexkak dira batzuk, seme-alabekin gozatzeko; jendeari oro har zuzenduta daude beste batzuk, edonork egiteko modukoak, ez baitute ahalegin handia eskatzen; eta azkenik, zeregin horietan ohituta daudenentzako bideak, mendian nolabaiteko esperientzia dutenentzat.

Aukeratu gustukoen duzuna, jantzi botak eta ikus itzazu paisaia ikusgarriak, ezagut ezazu Nafarroako jendea eta goza ezazu bertako gastronomia aberatsaz; esperientzia paregabea sartu ahal izango duzu motxilan.

IBILBIDE NATURAL GIDATUAK, EZ GALTZEKO

Ekainaren 2tik azaroaren 4ra bitarte, aukera paregabea duzu Nafarroako dibertsitate naturalaz eta kulturalaz gozatzeko hango bideetan zehar eta hagitz modu osasungarrian.

Programa horren barnean ehun eta ogei ibilbide gidatu inguru daude, edozeinek egiteko modukoak. Bideak 2 motatan taldeka daitezke:

Ibilaldiak 16 bidexkatan zehar: haietan, jarduera osagarriak ere egiteko aukera dago, hala nola dastatze gastronomikoak, bisita gidatuak herriak edo monumentuak ezagutzeko, eta tailerrak naturan bertan, besteak beste.

7 ibilaldi labur Donejakue bideko etapetatik barna; ibilaldien aberasgarri, Donejakue bideak Nafarroan gordetzen duen ondareari buruzko azalpenak ere emanen dira.

Aukeratu nahiago duzuna eta jantzi botak paisaia zoragarriak eta jende jatorra ezagutzeko, Nafarroa ehuntzen duten bideetan barna.