Turismo activo

Eskalada

Nafarroak horma ederrak ditu, gehienak Erdialdean daude. Bertako eguraldia epelagoa denez, kirol jarduera hau urte osoan egiten ahal da. Lurralde honetan faila ugari daude, iparraldeko gailur handien eta Erriberako ordokiaren arteko trantsizio lerroa baita

Eskalada

Haitzean barnako eskalada harri mota desberdinetan egiten ahal da. Bere ezaugarrien arabera bideen zailtasun maila aldatuko da. Gehienak 5 eta 8 mailen artekoa bideak izaten dira. Lurralde honetan ohikoena da kareharrian egiteko eskalada . Hala ere, salbuespenak izan badira, Lesakako Kopa eskola, esaterako. Hauek granitoan aritzen dira. Bide gehienetara heltzeko ez dago arazo handirik, errepideetatik nahiko hurbil baitaude.

Ezagunenak Artederreta, Etxauri, eta San Faustoko (Lizarraldeko) eskolak dira. Hain ezagunak ez arren, aurrekoak bezain erakargarriak ditugu Uharte-Arakil, Bi Haizpe (Irurtzun), Kopa (Lesaka) edo Kodeskoak.

Oinarrizko ezaugarriak:

Eskola Bideen luzera Bide kopurua Mailak Harri mota Nola heldu
Artederreta 25 metro.Batzuk luzeagoak. Zenbait sektoretan 80 metrora heltzen dira. 138 bide 14 sektoretan 4 eta 7 artekoak Kareharria Iruñetik, N121 harturik, Alaitzeko harrobira doan saihesbidea hartu behar da.
Etxauri 20 eta 110 metro arteko altuera 476 bide 38 sektoretan 4- eta 8b artekoak Kareharria. Sektorearen arabera euskarri mota desberdinak daude. Iruñetik 17 kilometrora, Ororbia-Etxaurirako bidean.
San Fausto Gehienak 20 eta 30 metro artekoak 87 bide 8 sektoretan 4c mailatik 7a mailara Kareharria. Tarte batzuetan harri laranja dago. Itsaskortasun ona. Lizarratik abiaturik, Eraulerako NA-7189 errepidetik.
Kopa 10 eta 60 metro artekoak 30 bide 4 sektoretan 4b mailatik 7a mailara. Granitikoa Lesakan San Anton urtegira eta Oiartzunera doan errepidea hartuko dugu. Urtegiko jatetxearen ondoko askaltoki bat ikusiko dugu. Bertako aparkalekutik ateratzen den bidexka hartu behar da.

Informazio erabilgarria

Estekak

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa:
www.mendinavarra.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa:
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea.
Telefonoak: 948 22 46 83 / faxa: 848 42 78 35
info@mendinavarra.com

Jarduera horretan aritzen diren enpresak

Jo enpresen zerrendara.

Igo