Turismo activo

Ur-kirolak

Windsurf, bela eta paddle surfa. Uretako eskia

Barnealdeko lurraldea den arren, Nafarroak zenbait urtegi ditu. Hor, ur kirolak egiten ahal dira urtean barna, aldeko haizeak eta giro beroak laguntzen duten hilabeteetan bereziki. Esakoa eta Allozkoa dira garrantzitsuenak, Nafarroako Erdialdean kokatuta biak, ekialdean lehena, mendebaldean bigarrena. Allozkoa da, dena den, azpiegiturak eta zerbitzuak hurbil dituena. La Moreako idoia ere badago, txikiagoa, Iruñetik oso gertu, egoki-egokia windsurfa egiten hasi direnentzat.

Diziplina bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Oso erraza da windsurfa egiteko beharrezko materiala garraiatzea, eta hori izan daiteke bere erakargarritasun handiena; hori bai, beharrezkoa da arau batzuei jarraitzea behar bezala nabigatu ahal izateko (figurak egitea da zailena). Konbinazio aparta dira oreka eta haizearekiko harreman zuzena.

Nahiko errotuta dago bela Nafarroan, eta aukera bat baino gehiago eskaintzen ditu ontzien tamainaren arabera. Ontzia ezagutzea, tripulatzaileen arteko koordinazioa eta teknika dira zailtasun handienak;  teknika landuagoa behar baita, batez ere materiala prestatzeko orduan. Hala ere, ez da denbora luzea behar kirolak eskaintzen dituen baretasunaz eta emozioaz gozatzeko.

Paddle surfean (SUP da ingelesezko laburdura), zutik doa erabiltzailea surf-taula baten gainean, eta arraun batez baliatzen da nabigatzeko (horregatik esaten zaio “arraun-surf” ere). Polinesiako herrietan du jatorri kirolak, eta bikaina da, inpaktu gutxikoa baita eta enbor-giharrak zein oreka lantzen baititu. Surfa edo windsurfa baino errazagoa da, gainera, eta 6 urtetik gorakoek egin dezakete.

Uretako eskia, aldiz, toki bakar batean egin daiteke: Esako urtegian; ez dago, baina, zerbitzurik hurbil.

Informazio erabilgarria

Baimenak

Uretako eskia eta bela egin ahal izateko, erantzukizun-deklarazioa egitera behartzen du Ebroko Ur Konfederazioak ontzia arroko edozein urtegitan uretaratu baino 15 egun lehenago. Halaber, beharrezko titulazioa eskatuko dio motor-ontzia gidatuko duenari, baita erantzukizun zibileko asegurua ere. Windsurfen eta paddle surfen kasuan, bainu-osagarritzat jotzen dira erabili beharreko materialak, eta, hortaz, ez dute baimen zehatzik behar. Nafarroako urtegi nabigagarrietan egiten ahal dira bata zein bestea, bai nork bere kasa, bai hastapen- eta sakontze-ikastaroetan (Allozko urtegian).

Estekak

Espainiako Ur Eskia Federazioa: www.feen.es
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa: www.chebro.es
Nafarroako Bela Federazioa: www.federacionnavarradevela.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Nafarroako Bela Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Telefonoa eta faxa: 689 70 14 95
info@federacionnavarradevela.com

Nafarroako Bela Eskola (Bela- eta windsurf-ikastaroak)
Aritzalekuko kanpina (Lerate), Allozko urtegian
Telefonoa: 689 70 14 95
www.escuelanavarradevela.com

FRAM nautika eskola (Ur-jardueretarako titulazioak lortzeko eskola)
Telefonoa: 948 21 16 11

www.escuelanauticanavarra.com

Jarduera horretan aritzen diren enpresak:

Jo enpresen zerrendara

Igo

Piraguismoa, Kayak eta rafting

Nafarroako ibaiak ur kirolak egiteko bereziki erakargarri suertatzen zaizkio bisitariari, ur ibilguek mota guztietako paisaiak zeharkatzen dituztelako: Iparraldeko urak Pirinioetako arroila eta ibarretatik iragaten dira urduri, Erdialdean ehun urtetik gorako hiriak zeharkatzen dituzte, eta, hegoaldean, Erriberako ordokiko baratzeetan barna ibiltzen dira emeki.

Bi isurialde hidrografiko desberdinetakoak dira, Kantaurikoak eta Mediterraneokoak, itsaso batera edo bestera isurtzen diren arabera. Lehenengoak komunitateko ipar-ekialdean kokatzen dira. Ur-emari txikia dute, ibai-ahotik sortzen baitira, eta aski erregularra, lurralde horretan euria maiz egiten baitu. Bigarrenekoen artean desberdintasunak izaten dira ibaiko tartearen eta urtaroaren arabera.

Aipatu beharra dago piraguismoa egin edo egiten ikasi daitekeela Nafarroako hiri nagusietako ibaietan, bai piraguetan, bai kayaketan: Argan (Iruña), Egan (Lizarra) eta Ebron (Tutera). Raftinga (ur-amilak jaistea motorrik gabeko ontzi pneumatiko batean), aldiz, Pirinioetako ibaietan egin behar da.

Pirinioetako ibaietan aritzeko urtarorik egokiena udaberria da. Neguan mendietako gainak estali dituzten elur zabalerak urturik, gainezka jaisten dira errekak udaberrian. Bere erregimena, beraz, elurraren zikloari estuki lotuta dago. Zailtasun aldetik, 3-4 graduko tarteak aurkitzen ahal dira. Pirinioetako erreka nagusiak ondokoak dira: Urrobi, Irati, Areta, Zaraitzu, eta Eska. Tarte desberdinak daudenez, erreka egokienak eta beren ezaugarriak jasotzen ditu ondoko taulak:

Ibaia Ontziratzea Lurreratzea Kilometroak Gradua
Urrobi Auritzen, N135 errepidetik 2,5 kilometrora. NA-4251 errepidetik saihesbidea hartuko dugu ontziratze lekuraino heldu arte. Ibai ertzean dagoen etxola baten ondoan ikusiko dugu. Arrietarako bideko zubipean 6 km III-IV
Irati Ariben (Aezkoan). Auritz, eta Zaraitzu eta Erronkari ibarrak lotzen dituen NA-140 errepidetik heltzen da Oroz Betelun, Itoizko urtegiaren buztana hasten den atzealdean 9 km III-IV
Zaraitzu NA-138 errepideko zubian, Biotzarako saihesbidean Zaraitzu ibaiaren gaineko zubian, Usun aldean. NA-138 errepidean, Domeñutik haratago dago 8 km III (IV. mailako pasabideak ere baditu)
(Arreta handiz ibili ibilbidearen bukaerako presan. Sarbide eta ihesbide zailak ditu)
Eska Burgiko presaren atzean, Erronkarira doan NA-137 errepidean. Salbaterrako zubian 7 km III-IV (dikeak ibilbidean)

Kantauriko isurialdean Bidasoako ur emaria biziki hazten da udaberrian, hala ere, zailtasun txikiagoa du Pirinioetako ibaien aldean.

Erdialdeko eta Erriberako ibaiak zabalagoak direnez, lurralde horietan nabigatzeko batez besteko ur emari egokiagoa aurkitzen ahal dugu urte osoan. Besteak beste, Ega, Arakil (Izurdiagatik aitzina), Arga, Aragoi eta Ebro aipatzen ahal ditugu. Batez besteko zailtasun gradua 1 eta 2 artekoa da.

Ibai tarte bakoitzean teknika eta zailtasun desberdineko iraganbideak aurkitzen ahal ditugunez, aldez aurretik zailtasun mailaren gaineko informazioa jaso behar da, baita ibai bakoitzaren tarte zailenen gainekoa ere Lurralde honetako ur-lasterretan barna piragua irekiz edo kanoaz nabigatzen ahal da.

Informazio erabilgarria

Baimenak

Kirol hau egiteko nabigazio baimena behar da, dagokion konfederazio hidrografikoak emana. Lehenik, hainbat betebehar betetzen direla egiaztatu behar da.


Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa
www.chcantabrico.es




Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

www.chebro.es 


Erakundeak eta enpresak

Nafarroako Piraguismo Federazioa:
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea.

correo@fenapi.es

www.fenapi.es


Tel.: 948 20 67 39 eta Faxa: 848 42 78 35

Jarduera horretan aritzen diren enpresak 
Jo enpresen zerrendara

Esteka interesgarriak

Ur emariak denbora errealean
www.urkankayak.com
(Ibai nabigagarrien ur emarien gaineko informazioa)

Nafarroako Piraguismo Federazioa
http://www.rfep.es

Igo