Zer nahi duzu?

Elur Kirolak

Elurzaleek Nafarroako iparraldeko paisaietaz gozatzeko aukera ederra daukate.

Nafarroa iraupen eskian aritzeko lurralde garrantzitsua da. Kirol zuriaren modalitate lasaienetarikoa izanik, zaletuari aukera ematen dio baldintza seguruetan aritzeko eta inguruan duen paisaia gozatzeko.

Komunitateko gain altuenak ekialdeko Pirinioetan daude, ipar-ekialdean, alegia. Bertako eguraldia dela eta, neguko hilabeteetan erraza da elurra aurkitzea. Natur aberastasun handiko bazter hauetan gizakiaren eskuak ez du arrastorik utzi oraino. Negu gorriko elurrak edertasun paregabeaz estaltzen ditu urtero. Bi eremu nagusi daude horretan aritzeko, antzeko ezaugarriak dituztenak:

  1. Ferial - Zanpori: NA-1370 errepidea, Izabatik 23 kilometrora.
    Batez beste, 1.600 metroko altueran dago, eta, bost zirkuitutan banaturik, 20 kilometrotan eskiatzen ahal da. Pista errazak dira, eta Eskilzarrara heltzeko aukera dago Bortuzko izeneko parajean zehar.
  2. Contienda: NA-1370 errepidea, Izabatik 26 kilometrora. 
    Bost kilometro dira, hiru zirkuitu errazetan banaturik, Arlas mendiaren magalean. Pistak 1.700 metrotan daudenez, elurrak luze irauten du bertan.
  • Abodi-Irati eski-zentroa:
    Ospe handiko Iratiko oihanaren gainean dago, batez beste, 1.400 metroko altueran. Eskiatzeko moduko 20 kilometro ditu, eta beste bi pista erraketekin ibiltzeko; zailtasunari dagokionez, maila errazekoak dira pista guztiak, eta leku beretik abiatzen dira denak. Otsagabitik heltzen da estaziora, Larrainera doan NA-211 errepidetik 13.5 kilometro iraganik. Pikatuako antzinako aduanaren ondoan aurkituko dugu errepidea.

Elurra mardul ari duenean, Nafarroak iraupen eskia egiteko beste aukera batzuk eskaintzen ditu. Egokituta ez dauden arren, Aralar eta Urbasa-Andiako mendietan eskiatzen ahal da, bertako naturaren edertasuna lagun.

Lurralde elurtsuetan erraketak erabili ohi zituzten. Gaur egun, eskiak inoiz jantziko ez lituzketen pertsonentzako elur kirola egiteko eskaintza polita da, paisaia estaltzen duen geruza zuria zeharkatzea ahalbidetzen dielako.

Erraketek sare bat dute erdian. Ibiltzean, horren gainean jartzen da oina. Azalera zabala dutenez, gorputza ez da elurretan murgiltzen. Lur bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen diren erraketa mota batzuk daude. Azken modeloek kranpoiak dituztenez, gogorki eusten diote gorputzari malda handietan, baita hormaren gainean ere.

Elur-erraketez ibilbideak egiteko geografia ezin hobea eskaintzen du Nafarroak. Horiek esker neguko paisaia zoragarriak eta bazter ezkutuenak gozatzeko parada izanen duzu. Ekialdeko Pirinioetako gailur malkartsuek eta Aralar eta Urbasako mendi leunagoek bat egiten dute bisitariari ibilbide eder anitz eskaintzeko. Mendizalea bertara abiatu ahalko da edozeinek erabiltzen ahal duen modalitate sinple eta seguru honi esker.

Informazio erabilgarria

Estekak

Roncalia Larra-Belaguako eski pisten egoera:
Egoera eguneratua www.roncalia.com web orrian.

Abodiko eski pisten egoera:
Otsagabiako turismo bulegoak eguneratzen ditu Abodiko iraupen eskiaren gaineko atalaren iragarpenak ondoko web orrian www.valledesalazar.com

Erakundeak, enpresak

Nafarroako Neguko Kirolen Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Tfno. y fax 948 22 45 24
fndi@telefonica.net, www.fndi.es

Erronkariko eski eskola: www.roncaleski.com

Iraupen-eskia, erraketak eta lerak aritzen diren enpresak:
Jo enpresen zerrendara