Zer nahi duzu?

Baztan Abentura eta Irrisarri Land

Zuhaitz eta zubi esekietatik ibiltzea, zure burua tirolina batetik botatzea, izarrak ikustea, oso aspaldiko ohituren parte izatea... Horiek dira Nafarroan gozatu ahal izango dituzun jardueretako batzuk, bertako abentura-parkeetako edozeinetara hurbilduz gero. Naturaren erdi-erdian eta adin guztietako publikoari zuzenduta, aukera segurua dira emozioz betetako egun ahaztezin batez gozatzeko.

BAZTAN ABENTURA PARK

Elizondotik 3 km-ra kokatua, familia guztiak gozatuko du parkean tirolinekin, ur-parkearekin eta 200 m-ko via ferratarekin; gainera, pendulu txiki bat ere badu, 30 m-ko altuerako haitz batetik puentinga egiteko aukera ematen duena.

Ausartenentzat, megapendulua dago; 100m-an kokatutako plataforma batetik jauzi ikusgarria egin daiteke, 140 m inguruko hegaldiarekin Baztango paisaia zoragarriaren gainean.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.navarraaventura.com

IRRISARRI LAND

Igantzin kokatua, Nafarroa iparraldean eta itsasotik gertu, oporretako aisialdi-zentro handi bat da, eta ostatu hartzeko 200 plaza ditu. Diseinuzko etxolak, arkitektura tradizionaleko xarma handiko hotel bat edo aterpetxe polit bat izango dituzu aukeran. Gainera, otordu-zerbitzua ere badu, eta beraz, tabernan gozatu ahal izango duzu, kafetegian edo erretegian, edo jangela panoramikoan.

Jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: parkearen ingurunea ezagutzeko zentroa, 2,5 km tirolina erraldoi, pendulu bat, BTT pistak eta Dirt Jump zirkuitu bat trebatuentzat eta hasiberrientzat. Gainera, bada espazio itxi bat, haurrentzako aireko zirkuitu ezin hobea duena, bata tiro egiteko gune bat eta eremu artistiko bat ere, beste proposamen batzuen artean.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.irrisarriland.es