Zer nahi duzu?

Entzierroa Ikusteko

Kaletik

Entzierroa ibilbidea mugatzen duen hesitik ikusi daiteke, baina kanpoko hesitik. Barnekoan, soilik korrikalariak, larrialdiko osasun zerbitzuak, kazetariak, poliziak eta abar egon daitezke.

Ezin da lekurik erreserbatu. Beraz, goizeko 6:30ean inguru joan behar da hesian lekua hartzera. Tenperatura baxu samarra da ordu horietan; beraz, jantzi arropa egokia. Behin lekua hartuta, goizeko zortziak arte itxoin behar da, une horretan botatzen baita entzierroa hasi dela adierazten duen suziria.

Dena oso azkar doa, eta nekez ikusi ahalko duzu zezenak igarotzen, hesiaren goiko aldean esertzea lortu ez baduzu, behintzat. Baina, balkoi bat izan ezean, lasterketa ikusteko aukera bakarra da.

Santo Domingo aldapan, hau da, ibilbidearen hasieran, badago beste toki bat entzierroa ikusteko. Jende asko joaten da hara, eta, horregatik, goizeko 5:30etik 6:00etara bitarte joan behar da leku bila.

Balkoi batetik

Entzierroa ikusi eta gozatzeko aukerarik onena etxe partikularren bateko balkoi batetik ikustea da. Iruñeko Turismo Bulegoan (C/ San Saturnino, 2. Tel.: 948 42 07 00) emango dizute zerbitzu hori eskaintzen dutenen telefonoak. Batzuetan, gosaria eta guzti ematen dizute.Uztailaren 6ko txupinazoa ikusteko balkoi bat alokatzea ere posible da. Behera kargatu balkoien zerrenda..

Zezen plazatik

Entzierroaren amaiera zezen plazatik ikusi daiteke. Horretarako, sarrera erosi behar da, entzierroaren ondoren askatzen diren bigantxak ikusteko ere eskubidea ematen duena. Plazan itxoiten eman beharreko denbora girotzeko, musika bandak jotzen du, eta ikusleek koruarena egiten dute. Sarrerak internetez erosi ditezke telebistan edo Interneten.

Entzierroak zuzenean ematen dituzte telebistan (Canal 4), egunero, eta telebista kate gehienek ematen dituzte irudiak albistegietan. Azken urteetatik hona, Interneten ere ikusi daitezke. Horretarako, bisita ezazu Iruñeko Udalaren web gunea.


Zezenketetarako sarrerak eta Bisita Gaseko ukuiluetara

Ez da batere erraza zezenketarako sarrerak lortzea, gehienak festak hasi baino lehen saltzen baitira. Soilik sarreren % 10 jartzen da salgai. Zezenketaren aurreko egunean saltzen dira, zezen plazako leihatiletan, egun horretako zezenketa bukatutakoan (20:30ak aldera). Uztailaren 7ko zezenketarako sarrerak uztailaren 6an saltzen dira, goizeko 10:00etan.

Baina, hala ere zaila da sarrerak lortzea, birsalmentan aritzen direnek sarrera guztiak erostea lortzen dutelako. Beste aukera bat da peñetan lortzea. Peñakideren bat ez bada zezenketara joatekoa, saldu egiten dute bere sarrera. Baina hori ez da jakiten azken unera arte. Beraz, peñen egoitzetara joan eta galdetu behar da. Sarrera bere prezioan salduko dizute, normalean.

Era berean internet bidez ere eskuratu daitezke sarrerak, baina itzalekoak eta goi harmaila estalkidunekoak besterik ez.

Uztailaren 4tik 11ra, zezenak ikusteko aukera izanen da ukuiluetan, 11:00etatik 13:15era eta 16:30etik 20:30era. Sarrerak 3 €-an dira. 12 urtetik beherakoak dohainik (heldu batekin sartu beharko dute).