Zer nahi duzu?

Llegar, aparcar y moverse

Iruña ongi lotutako hiriburua da. Sanferminetan, ordea, gainezka dabiltza garraiobide guztiak, eta hobe da bidaia aldez aurretik planifikatzea.Iruñera etortzeko aukera guztiak aurkituko dituzun sail berezian sartu: norberaren edo alokatutako autoan, autobusez, trenez, hegazkinez edo taxiz.

Aparkatzea

Sanferminetan autoa ez hartzea gomendatzen da. Izan ere, kale asko itxita daude, eta zaila da aparkatzeko tokia aurkitzea. Dena den, aparkaleku batzuk daude (ordaindu beharrekoak zein doanekoak), horietako batzuk Sanferminetarako espresuki paratuta, hiriko sarreretan.  Turismo Bulegoan horri buruzko informazio zehatza emango dizute. 

Garabi zerbitzuak ez du jai hartzen festetan. Hobe duzu, beraz, autoa behar bezala aparkatu eta debekuei kasu egitea.

Lapurreta arriskua dago. Kontuz, beraz, eta ez utzi ezer begien bistan.

Hiri garraioa

Sanferminetan, onena oinez edo hiri garraioan mugitzea da. Trafikoa kaotiko samarra da egun horietan, batez ere Alde Zaharretik hurbileko kaleetan. Autoak ezin dira ibili Alde Zaharretik festetan.

Hiri garraio sarea oso zabala da, eta hamar edo hamabost minututan behin igarotzen da hiribus bat. Gainera, gaueko zerbitzua ere badago, jendea hiriko auzoetara eramateko. Hiri garraio zerbitzua Iruñerriko Mankomunitateak darama, eta bezeroari laguntzeko telefono bat dago. Tel: 948 42 32 42. Behera jeitsi San Fermín zerbitzuak eta kontsulta kanping hurbilenetara autobuseko dokumentua.

Taxia hartzea beste aukera bat da. Tarifak ofizialak dira, eta taximetroak neurtzen ditu. Iruñean, beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean hartzean. Geralekuetara jo behar da, aldiz, edo telefonoz deitu. Tele Taxi San Fermín (Tel.: 948 35 13 35)