Zer nahi duzu?

Festa

Hainbat gauza konbinatzen dira Iruñeak San Ferminen omenez ospatzen dituen festetan, hau da, sanferminetan: ekitaldi ofizialak eta herrikoiak, gai erlijiosoak eta profanoak, bertakoa eta atzerrikoa, tradizionala eta berria, ordena eta subertsioa; eta hori guztia astebetean, uztailaren 6tik 14ra bitarte, alaitasunaren munduko hiriburu bilakatzen baita hiria. 

Festa irekiak eta abegitsuak dira, baita integratzaileak ere, inor ez baita arrotza haietan. Festa-giroa ez da inoiz eteten, 24 orduko giro ona, algara, dantzak eta otoitzak daude, Iruñeko herria –zentzurik zabalenean– protagonista dela.