Erkidego txiki bat, txundigarria bere jatortasun eta dibertsitateagatik, natura, gastronomia eta kulturaren arloetan. Egiazta ezazu...
Zerbitzuak eta tresnak eskaintzen dizkizugu, zure bidaia planifikatzen laguntze aldera.
Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
San Fermin bere izena daramaten festak ospatzen hasi baino lehenago gurtzen zen Iruñean. Bere irudiak mundu osoan ospetsuak diren festen ardatz nagusia izaten jarraitzen du. Tradizioak dio Honesto presbiterioa III. mendean heldu zela Iruña erromatarrera. San Saturninok bidali omen zuen, hiria ebanjelizatzeko, eta Firmo senadorea eta bere familia osoa kristautasunera bihurtu ziren. Bere seme Fermin San Saturninok berak bataiatu zuen, egun San Zerningo putzua deritzon lekuan, eta apaiz ordenatu zuten gero, Frantziako Tolosan. Iruñera itzuli zen apezpiku, eta Frantziako Amiens hirian hil zuten, burua moztuta. 3.000 pertsona baino gehiago bataiatu zituen hiri horretan.
Tradizioaren arabera, San Fermin Iruñeko lehenengo apezpikua izan zen. Dena den, XII. mendera arte ez dago jasota hiriak San Fermin gurtzen zuela. Amiensen, ordea, lehenagotik gurtzen zuten, VIII. mendetik bertako letanietan agertzen den bezala. Gaur egun, Nafarroako zaindaria da, San Frantzisko Xabierkoarekin batera. Gainera, zahatogile, ardogile eta okinen kofradietako zaindaria da.