Zer nahi duzu?

El Encierro

Entzierroa Sanferminetako ekitaldi nagusia da. Ikuskizun paregabea da, munduko beste inon gertatu ezin dena. Zezenak zezen plazaraino eraman behar ziren harresiz kanpotik, eta horrela sortu zen entzierroa.

Uztailaren 7tik 14ra egiten da. Zezenak Santo Domingo aldapako kortetatik abiatzen dira, San Zernin elizako erlojuak goizeko zortziak puntu-puntuan jotzen duenean. Bi suziri botatzen dira, eta orduan ateratzen dira zezenak, korrikalariak aurrean dituztela. Kortetako atetik zezen plazaraino 825 metro daude, eta 3 edo 4 minutu, batez beste, ematen dute tarte hori betetzen. Dena den, entzierro batzuek hamar minututik gorako iraupena izan dute, baina hori gertatzen da zezenen bat taldetik aldendu eta atzean gelditzen denean soilik.
Kantuak santuari

Entzierroa hasi baino lehentxeago, une zirraragarria gertatzen da. Zezenak dauden kortetatik hurbil gertatzen da, Santo Domingo aldapan, hain zuzen. Bertan, horma-hobi bat dago, santuaren irudia biltzen duena. Bada, korrikalariek biribildutako egunkariak altxatu eta kantatzen hasten dira. Eta dena isil-isilik dagoela, hauxe entzuten da:  "A San Fermín pedimos, por ser nuestro patrón, nos guíe en el encierro dándonos su bendición. Entzun arren San Fermin zu zaitugu patroi zuzendu gure oinak entzierro hontan otoi". Bukatutakoan, "¡Viva San Fermín! ¡Gora San Fermín!" oihukatzen da. Hirutan kantatzen da, elkarren segidan: bost minutu falta direnean goizeko zortziak izateko, hiru minutu falta direnean eta minutu bat falta denean kortetako atea zabaltzeko.

Zezen plazako suziriak

Hirugarren suziri bat botatzen da, zezen plazatik, zezen taldea bertara heldu dela esan nahi duena. Laugarren suziriak, azkenak, zezen guztiak plazako kortetan daudela, hots, entzierroa amaitu dela adierazten du.

3.000 piezako hesia

Entzierroak ibiltzen dituen kaleak hesi batek, hesi bikoitz batek, babesten ditu.  Egurrezkoa da, eta 3.000 piezatik gora ditu: oholak, zutoinak, ateak eta abar.  Hesiaren zati bat finkoa da, hau da, ez da kentzen festa guztietan zehar. Baina beste zati batzuk egunero muntatu eta desmuntatu behar dira, eta hori lan brigada berezi batek egiten du.

Artzainen ausardia

Zezen eta korrikalariekin batera, artzainek ere parte hartzen dute entzierroan. Zezenen atzean joaten dira, eta makila bat besterik ez daramate babes gisa. Hona bere bi eginkizun nagusiak: korrikalariek zezenei atzetik dei egitea saihestea (arduragabekeria handia da hori, zezenak kontrako norabiderantz hasi baitaitezke) eta atzean gelditutako edo bidean geratutako zezenak plazaraino eramatea.

Kapadunak

Otro factor esencial para el buen desarrollo del encierro es el equipo de dobladores, buenos conocedores del mundo del toreo, que se apuestan en el coso de la Plaza para ayudar a los mozos a hacer el abanico (abrirse hacia los extremos al entrar a la arena) y "tirar" de los toros para que entren al corral lo antes posible.

Bi joaldun taldeak

Arratsaldeko zezenketan toreatuko diren sei zezenek joaldun talde batekin batera hasten dute bidea. Joaldunek gidari lana egiten dute zezen plazaraino. Santo Domingoko kortetatik atera eta bi minutura, beste joaldun talde bat ateratzen da. Atzeko horiek aurrekoak baino motelagoak eta txikiagoak dira, eta bidean atzean gelditutako edo geratutako zezenak plazaraino eramatea dute helburu.


Entzierroaz jakin behar dena

Entzierroa esperientzia paregabekoa da, bai ikuslearentzat bai, batez ere, zezenen aurrean lasterka egiten dutenentzat.  Arriskua eta gaitasun fisikoa dira ikuskizunaren ezaugarri nagusiak.

Esperientzia gutxiko korrikalariak lasterketa arriskutsu horren ezaugarriak jakin beharko lituzke, baita bere segurtasunarengatik zein gainerakoenarengatik ezinbestez hartu beharko lituzkeen babes neurriak ere.

Edozeinek ezin du parte hartu entzierroan.  Baretasuna, erreflexuak eta sasoi on-onean egotea eskatzen ditu.  Baldintza horiek betetzen ez dituenak ez luke parte hartu beharko.  Arriskua handia da.

Korrikalariak Udaletxe plazaren eta Santo Domingo aldapan dagoen Hezkuntza Departamentuko eraikinaren arteko tartean kokatu behar dira. Goizeko 7,30 baino lehen sartu beharko dira, ateak ordu horretan ixten baitira. Gainerako tarteetan ez da korrikalaririk egongo, goizeko zortziak heldu eta lehentxeagora arte.


Debekuak

  • Entzierroaren ibilbidean 18 urtetik beherako korrikalariak egotea, halakoek ez baitute, inongo kasutan ere, korrika egiteko eskubiderik.
  • Korrikaldia egoki bideratzeko arduradunek paratuko dituzten polizia-hesiak gainditzea.
  • Agintaritzaren agenteek berariaz debekatu duten ibilbideko toki edo guneetan kokatzea.
  • Zezenak irten aurretik, horien zain egotea, ibilbidean barnako izkina, txoko edo etxe nahiz dendetako atarietan.
  • Ibilbidean dauden dendetako ateak edo etxeetako atariak irekita izatea. Horren erantzule eraikinetako jabeak edo maizterrak izanen dira
  • Entzierroaren ibilbidean mozkorturik, drogen eraginpean edo era desegokian egotea.
  • Entzierroaren ordenaren kontrakotzat hartu ahal diren gauzak soinean eramatea.
  • Jantzi edo zapata desegokiak janztea, korrika egiteko.
  • Zezenei dei egitea edo haien arreta erakartzea, edozein maneratan eta edozein ziogatik, Zezen-plazan nahiz harako bidean.
  • Zezenen atzetik edo zezenengana korrika egitea.
  • Animaliei eutsi, jo edo ihaultzea, baita hondarretik horiek ateratzeko edo kortara erretiratzeko oztopoak paratzea ere, txuliaketan.
  • Bidean gelditzea eta hesietan, babestokietan edo atarietan egotea, gainerako korrikalarien bidea edo defentsa oztopatuta.
  • Behar den baimenik gabe argazkiak ateratzea, kale, hesi edo babestokietatik.
  • Entzierroaren ordenaren eta segurtasunaren kontrakotzat hartu ahal diren gauzak soinean eramatea.
  • Ibilbidearen espazio bertikala, horizontala edo airezkoa inbaditzen duen edozein elementu instalatzea, salbu eta Alkatetzak berariaz baimentzen badu.
  • Entzierroaren bilakaera oztopa dezakeen beste edozein zereginetan jardutea.