Zer nahi duzu?

Dónde comer y dormir

Jateko

Iruñearen eskaintza gastronomikoa zabal-zabala da, prezio askotarikoa: ostatu bateko barran jaten diren ogitartekoetatik ospe handiko jatetxe bateko jaki apartekoetara. Kontuan hartu behar da prezioak altuagoak dira Sanferminetan urtearen gainerakoan baino. Dena den, ongi eta prezio onean ere jan daiteke. Eta kontuan hartzeko beste gauza bat: patxadaz hartu beharko duzu jateko toki bat aurkitzeko abentura. Pazientzia hartu!

Bazkariak emateko ordutegia 14:00etatik 15:00etara zabaltzen da, eta afariak ematekoa, 21:00etatik 22:30era. Sanferminetan, ordea, zabalagoa izaten da. Izan ere, 17:00ak arte ematen dira bazkariak toki batzuetan, eta afariak, gaueko hamabiak arte.

Sartu Iruñeko taberna, jatetxe eta kafetegien bilatzailean..


Lo egin

Anitza da Iruñearen eskaintza Sanferminetan ostatu hartzeko: hotelak, ostatuak, pentsioak, kanpinak,... Aukera ugari, baina eskaera ere bai. Beraz, Iruñera etortzekoa bazara egun horietan, egin ezazu aldez aurretik erreserba.

Sanferminetako hasierako egunetan eta asteburuetan, bete-beteta daude guztiak (hotelak, pentsioak, kanpinak,...). Ia ezinezkoa da haietan ostatu hartzea, aldez aurretik erreserbatu ez baduzu. Gainerako egunetan, aldiz, errazagoa da. Hurbileko herriek ere ematen dute ostatu hartzeko aukera. Ez da ideia txarra, merkeagoa baita eta naturatik hurbil baitzaude.

Sartu Iruñerriko ostatuen bilatzailean.