San Fermín

Hiriko eta zerbitzuen planoa

Deskargatu hiriko planoa eta informazio interesgarria.

Hiriko eta zerbitzuen planoa

Bisita gidatuak eta vip programak

Turismo jarduerak antolatzen dituzten enpresa batzuek bisita gidatuak antolatzen dituzte festetako onena erakusteko. Bidai agenziek VIP programa interesgarriak ere antolatu ohi dituzte.

Igo

Bankuak eta kutxazainak

Bankuak eta aurrezki kutxak goizetan daude zabalik, oro har, 9:00etatik 13:00etara. Uztailaren 7an, San Fermin egunean, itxita egongo dira. Litekeena da entitateren bat larunbatetan ere ordu horietan zabalik egotea. Arratsaldean, itxita daude gehienak.

Edonola ere, zure bankua edo aurrezki kutxa itxita badago eta bulego irekiren bat aurkitu behar baduzu, Iruñetik hurbileko herrietan daudenetara jo dezakezu. Jaiegunetan, itxita daude bai bankuak bai aurrezki kutxak.

Igo

Diru-trukea

Oro har, euroa da produktuak eta zerbitzuak ordaintzeko moneta bakarra. Agian, hotelen batean erabili ahalko duzu beste monetaren bat, baina ez da batere ohikoa.

Igo

Kutxazain automatikoak eta kreditu-txartelak

Kutxazain automatiko ugari daude Iruñean zehar. Baina baliteke arazoak izatea dirua ateratzeko egunaren amaieran, batez ere Alde Zaharrean, diru asko-asko ateratzen baita haietatik.

Inongo arazorik gabe erabili daitezke ohiko kreditu-txartelak (Visa, Mastercard edo American Express). Merkataritza establezimendu txikietan, dena den, eskudirutan ordaintzen da.

Igo

Bainuak, dutxak eta garbitegial

Iruñeko kale eta plaza nagusietan daude udal komun publikoak. Horietakoren batean dutxa zerbitzua ere badago.

Igo

Larrialdiko Telefonoak eta beste zerbitzu batzuk

SOS NAVARRA: 112 (informazio orokorra edozein gorabeherari buruz).
Udaltzaingoa 092
Foruzaingoa: 112 - 948 42 68 30
Polizia Nazionala: 091 - Chinchilla jenerala k. 3
Guardia Zibila: 062 edo 948 29 68 50 - Galizia etorb. 2
Trafikoko Guardia Zibila: 948 23 47 00

Igo

Osasun-zerbitzuak eta besterik

Nafarroako Ospitalea: 848 42 21 00 - Irunlarrea k., 3
Jendearekiko arreta: 948 42 01 00Zezen plaza: 948 22 10 59 - Amaya k., 1
Posta eta telegrafoak: 948 22 12 63 - Sarasate pasealekua, 9
Garabi eta isun zerbitzua: 948 42 02 44
Galdutako objektuak: 948 42 06 12

Igo