Zer nahi duzu?

NATURAN EGITEKO JARDUERA

Pirinioek Nafarroako Foru Erkidegoaren azaleraren ia erdia hartzen dute. Bertako ondare natural ikaragarria eredu da lurralde-kontserbazioari dagokionez, eta kirola egitea gozamen bihurtzen da zentzumen guztientzat.

Oinez edo bizikletaz ezagutu dezakezu paisaiaren edertasuna, edota eskiak edo elur-erraketak hartuta. Edota buruan kaskoa jarri eta lurraren erraietan murgil zaitezke; edota, eskalatuz edo mendian ibiliz, pareta eta mendiei aurre egin; rafting edo piragua eginez ur harro nahiz lasaiekin jolastu, eta parapentean edo delta hegalean ikuspegi ederrenez gozatu.   

Eta tarte dibertigarria igaro nahi baduzu, aukera ugari dauzkazu: quad batean ibili, segway bat erabiliz oihana ezagutu, tirolina erraldoietan txoriek bezala hegan egin eta paintball partida bat jokatu, adibidez.

Aukera guztien berri izateko, jo ezazu Nafarroako Turismo Aktiboko webgunera (Kirola naturan), eta aztertu Pirinioetako gunearen eskaintza.