Zer nahi duzu?

MENDI-IBILIAK ETA BIZIKLETA-BIDEAK

Nafarroako Pirinioek mendikate horretako mendebaldearen herena hartzen dute; ekialdean, tontor garaiak eskaintzen dizkigu paisaiak, eta, itsasora gerturatzen garen heinean, berriz, irisgarriagoa den lurraldea. Horregatik, inguru ezin hobea da maila guztietako kirolak egiteko. Denentzako moduko aukerak eskaintzen ditu: bai ibilbide lasaiak, bai jada trebatutakoentzako ibilbide eta bidexka zailagoak ere.

Nafarroako bideek edertasun handiko inguruak zeharkatzen dituzte, eta herri xarmagarriak, monumentu interesgarriak eta sarritan ura protagonista duten paisaiak ezagutzeko aukera ematen diote ibiltariari edo bizikletariari. Hona hemen zenbait aukera.


MENDI-IBILIAK


Bide balizatuak dauzkagu Nafarroan. Zehazki, hiru bide mota: herri-bideak (10 km baino gutxiagokoak; marra berde-zuriak bidean), ibilbide laburrak (10 eta 50 km bitartekoak; marra hori-zuriak bidean) eta ibilbide luzeak (50 km-tik gorakoak; marra gorri-zuriak bidean). Tradizio handiko beste bide batzuk ere badauzkagu: Donejakue bidea, Bide Berdeak eta ibilbide tematikoak, perretxikoei, trikuharriei nahiz usategiei eskainiak.

Nafarroako Pirinioetako ibilbideen zerrenda



TXIRRINDULARITZA

BTTrako egokitutako bideen bitartez ere ezagutu dezakezu lurralde honetako dibertsitatea. Aztertu nondik norako aukerak eskaintzen dizkizuten Bide Berdeek, Donejakue bideak edota Erkidegoko errepide-sareak. Begiratu, halaber, zein diren zirkulazio txikiko errepideak, zeure ibilaldietan lasaitasun handiagoz ibil zaitezen.

BTTko zikloturismoko eta errepideko ziklismoko ibilbideak