Pirinioak

Pirinioetako gastronomia

Nafarroak oso lurralde desberdinak dituenez, mota guztietako jakiak eta edariak aurkitzen ahal dituzu: esnekiak, Pirinioetako ehiza, eta Erdialdeko axuria edo ardoa, baita Erriberako barazki ospetsuak ere. Aipatutako guztiak Foru Komunitateko edozein herritan aurkitzen ahal badira ere, Pirinioetako mahaiak produktu bereziak ditu, besteak beste: ehiza edo zizak oinarri hartzen dituzten menuak, txuleta samurrak, sagardoa, Erronkari edo Idiazabal jatorri deitura duten gaztak, mamia edo kremazko tututxoak, kiwia edo artisautza txokolateak.