Zer nahi duzu?

Iruñea haurrekin

Honako bide hau proposatzen dizugu hirian barrena haurrekin ibiltzeko eta hiriaren mamia ezagutzeko:

Zezen plaza ondotik abiatuko gara, San Fermin jaiak mundu osoan ezagutarazi zituen Hemingwayren bustoa dagoen lekutik.

Handik Katedral-erantz (XII-XV. mendeetakoa) abiatuko gara Barbazán Apezpikuaren Ingurubidean barrena hiriko multzo harresitua inguratuz, eta Zaldi Zuriaren behatoki xarmangarriak eskaintzen dizkigun ikuspegi zoragarriekin gozatzeko geldituko gara. Katedraleko dorrera igo gintezke hiriaren ikuspegi ederrarekin gozatzeko, edo "Haurrentzako Katedrala" deritzon haurrentzako erakusketa bisitatu dezakegu; bertan txikitu egin dira katedraleko 10 pieza txikienengana hurbildu ahal izateko. Kontsulta ezazu informazioa hemen.
 
Hiriko bihotzean edo gune nagusian, Gaztelu Plazan, geldialditxo bat egin dezazula gomendatzen dizugu, beti dago jatekoaren zain dauden usoz inguraturik; bertan dauden terrazetan eta lokaletan izango duzu indarberritzeko aukera. Eta txokolate bat txurroekin Ernest Hemingway izaten zen Café Iruña kafetegi jator askoan, zer?

Zure txikiei gozokiak gustatzen bazaizkie, geldialditxo bat egitea proposatzen dizugu Garrarte artisau produktuen dendan, Estafeta kalean, San Fermin entzierroko bidearen erdian. Esperientzia ahantzi ezina izan daiteke, batik bat gozokiak egiteko tailer batean parte hartzen baduzu.

 

Fatxada neoklasiko ederra duen  udaletxeko plaza alderik alde igarota, jauregi eder askoak dituen Kale Nagusira helduko gara, eta handik Taconera Parkera iritsiko gara; bertako lubanarroetan zoo txiki bat dago, elkarrekin bizi dira oreinak, ahateak, faisaiak, beltxargak eta paumak erdi askatasun egoeran. Lorategietan badira zabu batzuk, baita etxeko errege-erreginentzat gozoki batzuk erosi ahal izateko kiosko bat ere.

Oso gustatuko zaien beste aukera bat da Planetarioa; munduko ganga handienetako bat izateaz gain, proiekzioak, hitzaldiak eta tailerrak eskaintzeko egitarau oparoa du. Yamaguchi japoniar parkea-n dago, eta Japoniako lorategi bateko betiko elementu guztiak dauzka: etxola urmaelean, zubiak, ur jauzia, geiserra ...

Argaren Ibai Parkeabisitatu behar duzu hiritik alde egin baino lehen. Bertara iristeko har ezazu harresian behera egiten duen igogailua, edo Udaletxetik abiatuta Santo Domingo aldapan behera egin. Ibaiko meandroak inguratuta gutxi gorabehera 12 km luze den ibilaldi zoragarria duzu, edo bizikletaz edo patinez ibiltzeko, ahateei jaten emateko edo piraguaz ibiltzeko.

Iruñetik 5 bat minututara badira haurrak jostatzeko hainbat aukera. Berriobeitin Rocopolis dago, eskalada egiteko zentroa, aireko abentura parke estaliarekin; Orikainen Salting Iruña dago, jauziak egiteko diseinatutako gunea, 50etik gora ohe elastiko horizontal eta bertikal, eta Uharten Uharte Izotz Jauregia dugu zain izotz pista batean patinajeaz gozatzeko.