Zer nahi duzu?

Nafarroa irisgarriena

Nafarroak alternatiba asko eskaintzen ditu pertsona guzti-guztiek inolako mugarik gabe primera pasa dezaten, irisgarritasun unibertsala duten inguruneak eta zerbitzuak behar dituzten pertsonak barne direla.
Sendero de los embalses de Leurtza

Nafarroan sartzea dibertsitate handiko lurralde batez gozatzea da, zeren eta bertako historiak, kulturak, gastronomiak eta naturak modu adiskidetsuan, irisgarrian, harrigarrian eta intentsuan hartuko baikaituzte.   Gurean, behar bereziak dituzten pertsonek  den-denok erabiltzeko moduko alojamenduak, jatetxeak, upeltegiak, museoak, monumentuak, bidexkak eta jarduerak aurkituko dituzte, esperientzia ahaztezinak sortzeko modukoak.Egiaztatu bideo honetan

Nafarroan oso desira bizia dugu: edozein direla ere bisitarien behar funtzionalak, gure lurraldeak zerbitzu maila berbera eskaini behar die guztiei. 
Tirolina del parque de ocio Sendaviva




Zehatz-mehatz ezagutu nahi baduzu gure baliabide turistikoen irisgarritasun unibertsala, kontsultatu lerro hauen beheko aldean ageri diren estekak. Pixkana-pixkana, beharrezkoa den informazio guztia emanen dugu, jakin dezazun nola egokitzen diren gure baliabide horiek behar guztietara. 


Cocina adaptada





Hemen duzu Nafarroako baliabide irisgarri guztien zerrenda tipologiaren arabera antolatuta:

 Haietako bakoitzean pdf irisgarri bat aurkituko duzu, informazio zehatzarekin.




Eta zure bidea programatu bitartean mapa batean ikusi nahi baduzu, kokatu mapa interaktiboan baliabide guztiak. 


"Ez dugu ahaztu behar denok ditugula behar bereziak gure bizitzako uneren batean , gure denbora librea zaildu dezakeen mugikortasun-mugaren bat tarteko, baina RuralSuite eta Activa Experience enpresentzat, ez dago mugarik, soluzioak baizik" (Cascanteko Rural Suite hotel-apartamentuak, Turismo Arduratsuaren Mundu Saria, Londresko World travel Market lehiaketan emanda)