Zer nahi duzu?

MICE HOTELAK
Zure ekitaldirako prest

MICE profileko 22 hotel daude Iruñean; edozein biltzar, ekitaldi edo bilkura mota egiteko aretoak daude haietan, izaera guztietakoak. Haiek guztiak azken belaunaldiko teknologiaz ekipatuta daude; hori dela-eta, ziurtatuta dago ekitaldi paregabeak egiteko aukera, baita errendimendu handiko bilkurak ere.


Ekitaldi perfektua egiten dela ziurtatze aldera, gure hotelek zerbitzu osagarri asko eskaintzen dituzte, hala nola aholkularitza espezializatua, eremu malguak dituzten aretoak, idazkaritza- eta informatika-zerbitzuak, azafatak, lorategiak, terrazak edota luxuzko cateringa.

Hotel horietatik oso hurbil, Iruña hiri atseginak parke eta lorategi paregabeak, ondare aberatsa eta gastronomia-eskaintza aparta ditu; hortaz, esperientzia zinez aberatsa izanen da Iruñean emandako egonaldia, uste guztiak gailenduko dituena.