Zer nahi duzu?

EREMU PAREGABEAK
Ukitu berezi bat emateko

Edozein ekitaldi eremu zoragarrietan ospatzeko aukera eskaintzen dizu Iruñeak, zuk nahi bezalako ukitu berezia emanez.

KATEDRALA

Zure ekitaldiko gonbidatuak errege-erreginen pare sentitzea nahi baduzu, Iruñeko katedral-multzoak zenbait areto jartzen ditu zure esku.  Alde batetik, klaustroa, gotiko europarreko adibide onenetakoa, non maisuki konbinatzen diren kurbak eta lerro zuzenak ojiba-arkuetan; toki zinez aparta da bertan koktel bat antolatzeko. Bestalde, errefektorioa, fraideen jangela zena, sukaldea eta guzti; auditorio gisa erabiltzen da gaur egun, eta kontzertuak, biltzarrak eta banketeak egiten dira han.  Gutxi dira ikuspegi tridimentsionala eskaintzen duten lekuak, hau da, iragan, orainaldi eta etorkizunaren gainekoa, artez, kulturaz, tradizioz eta historiaz hain betea den eremu batean. Iruñeko Katedralak eskaintzen dituen eremuek ez dute inor epel utziko.

www.catedraldepamplona.com


NAFARROAKO MEDIKUEN ELKARGOA

Elkargoa dagoen eraikinak izaera enblematikoa du, eta, gainera, Iruñeko kokagune pribilegiatu batean dago, eremu zabalez inguraturik; hortaz, leku bikaina da ekitaldi propioak edota kanpo-izaerakoak egiteko. Ekitaldiren bat antolatu nahi izanez gero, hala nola tokiko edo nazioko biltzarrak, ikastaroak, hitzaldiak, bilkurak edo erakusketak, Medikuen Elkargoak zure esku jartzen ditu horiek antolatzeko behar diren azpiegitura eta bitarteko teknikoak.  Gainera, bere enpresak, Medikuen Elkargoaren Biltzarrak profesional-talde bat du, hamabost urtetik gorako esperientzia duena, kalitate maximoko arreta integrala ziurtatzeari begira. Egoitzak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta, halaber, erabilera anitzeko eremu batzuk daude han, gehienez 300 pertsona hartzeko modukoak.

www.elcolegiocongresosyrestaurante.com


NAFARROAKO UNIBERTSITATEAREN MUSEOA

Nazioarteko ospea duen Rafael Moneo arkitektoaren lana da; 2015ean inauguratu zen, eta zenbait esparru batzen ditu, hala nola natura, arkitektura, eskultura, pintura, fotografia eta gastronomia. Nafarroako Unibertsitatearen campusaren bihotzean eta hiriko ospitalegunetik oso hurbil dago, eta eremu anitz ditu, mota guztietako ekitaldiak hartzeko.  Antzoki-auditorioaren –700 pertsona hartzen ditu– ondoan, guztiz ekipatutako gelak eta erabilera anitzeko aretoak daude, zenbait edukieratakoak, hala nola igaro daitekeen terraza. Halaber, txukun apaindutako jatetxe bat dago, tradizioa eta abangoardia lotzen dituen gastronomia bat eskaintzen duena.

www.museo.unav.edu


PLANETARIOA

Kultura, zientzia, turismo eta hezkuntza arloetako erreferentzia bat nazio mailan. Solairu nagusian, jarduera kulturalak egiteko aretoak daude, MICE ekitaldiak ere hartzeko modukoak.
• Auditorioa, 240 pertsona har ditzakeena.
• Tornamira izarren proiekzio-gela, proiekzio-sistema sofistikatuak dituena, izarrak, planetak, mota guztietako irudiak, bideoa eta efektu bereziak proiektatzeko modukoak.

www.pamplonetario.org


REFENA

Nafarroako feria barrutia

Negoziorako, harremanetarako eta trukatzeko esparru bat, estrategikoki kokatua eta talde profesional zabal batez babestua. Feria barrutia baino gehiago ere bada, 15.000 metro koadroko azalera baitu, oso moldagarria eta erabilgarria edozein formatutara egokitzeko; hortaz, leku bikaina da edozein ekitaldi egiteko, besteak beste feriak, aurkezpenak, kontzertuak, kirol-ekitaldiak, ikastaroak edo lan-bilkurak.

www.refena.es


CANALLA TALDEA
 
Eremu informala baina aldi berean dotorea jartzen du zure esku, egitekoa duzun ekitaldia estilo berezi batez ospa dezazun.  Eremu erreserbatuak ditu, barra-zerbitzuarekin, edota 800 metro koadrokoa izan daitekeen eremu garden bat, zure enpresak edozein topaketa mota egin dezan, hala nola erakusketak, hitzaldiak, jardunaldien edo biltzarren itxierak, sari-emateak, produktuen aurkezpenak... Eta betiere jatetxe-zerbitzuak eskaintzen duen sukaldaritza-osagarria aukeran. Erabat prestatuta dagoen eremu bat, fintasun handiz zaindua.

Taldearen barnean daude, baita ere, Iruñeko beste jatetxe moldagarri batzuk, Iruñean ekitaldiak antolatzeko aukera ematen dutenak, ukitu berezi batez; El Merca’o eta La Carbonera dira.

www.canalla.es
www.elmercao.com
www.barlacarbonera.com