Zer nahi duzu?

Nafarroako Ardoaren Bidea

Nafarroako Ardoaren Bideak, eskualdeko Erdialdean kokaturik, hartzen du upategi eta turismo establezimenduen sorta bikaina, ardoaren kulturan eta gozamenean zu murgiltzeko prestaturik.

Espainiako Ardoaren Bidea ziurtagiria duen ibilbidetariko bat da. Eta ez da harritzekoa, ardogintzan aspaldiko tradizioa baitu. Bertako ardo gorrien, beltzen eta zurien zerrenda, adituek goraipatua, bi sor-marka ditu: Nafarroa eta Errioxa.

Horiekin guztiekin zeure ibilbidea prestatu ahalko duzu. Mahastiz beteriko paisaiak nagusi diren ingurunetan hartu ahalko duzu ostatu, baita mota guztietako upategiak bisitatu ere: modernoak edo ehun urtetik gorakoak, familiarrak edo industrialak. Arkitektura aldetik horietariko batzuk aberatsak dira, beste batzuek, berriz, ardogintzari buruzko arte bilduma interesgarriak dituzte; eta, nola ez, ardo bikainak gozatu ahalko dituzu, hautaturiko plater tradizionala azkenduko dutenak, elkartze ezin hobea onduz.

Gainera, Ardoaren Bideak jarduera anitz egiteko aukera eskaintzen dizu, besteak beste: mahastietan barnako ibilbideak oinez, bizikletaz edo zaldiz egitea; azalpenei jarraikiz ardo dastaketetan parte hartuz ikastea; interpretazio behatokiak gozatzea; eta eskualdeko leku erakargarrietara bisitak egitea. Azken hauen artean ondokoak ditugu: Erriberriko errege-erreginen jauregia, ardoaren museoa, Eunateko Santa Maria elizaGaresko zubi erromanikoaArtaxoako zerkoa edo Uxue.

Era berean, Donejakue bidearen zati bat ezagutu ahalko dugu, bide honetan ere bere aztarna utzi baitu, baita han-hemenka eliza txiki anitz ere. Izan ere, eliza hauei herri tradizioak ezaugarri bitxi bat eman die: ardoz eginik izatea.


Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen Nafarroako Ardoaren Bidearen webgune ofizialean sartzeko.