Donejakue bidea

Zerbitzuak biderako

Nola iritsi Orreagara

Donejakue bidea ibilbideko edozein tokitatik abia daiteke, baina erromes gehienak Orreagatik hasten dira. Hara iristeko, autobusa, taxia edo autoa erabil daitezke.

Artieda autobuskonpainiak Iruña-Orreaga bidea egiten du, igandeetan eta jaiegunetan izan ezik. 6 €-ko gehigarria kobratzen dute bizikleta eramateagatik.

Alsa enpresak Iruña-Donibane Garazi bidea egiten du. Kontsultatu ordutegiak eta prezioak.

Bestela, taxi bat kontratatu daiteke (batez beste, 50€) edo auto bat alokatu. Deskargatu Nafarroako Frantziako bideko taxien zerrenda osoa eta autoak alokatzeko enpresena.

Badago zerbitzu bat Iruñera iritsi eta Orreagara edo Donibane Garazira joan behar duten erromesentzat, erromesentzako taxia. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Tele Taxi San Fermín webgunea.

Jakin nahi baduzu nola iritsi Nafarroara eta nola mugitu eskualdean, kontsultatu hemen.

Igo

Ekipajea garraiatzea

Erromesaren bidea arintze aldera, Jacotrans, Correos, Nunca Caminaréis Sol@s y Antzin mochileros a Santiago enpresak ekipajea garraiatzeaz arduratzen dira, Donejakue bide guztian zehar. Zerbitzu horrek ez dakar berekin aterpetxeetan lekua, ohea edo logela erreserbatzea.

Jacotrans enpresak, gainera, beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen ditu: posta-bidalketak helmugara, objektuen kontsigna, motxilak alokatzea eta material osagarria saltzea.

Enpresarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat jacotrans@jacotrans.com helbidera, edo deitu honako telefono hauetara: Jacotrans Nafarroa: Tel.: +34 610 98 32 05; Jacotrans Errioxa: Tel.: +34 636 09 92 99; Jacotrans Burgos: Tel.: +34 650 45 15 40; Jacotrans Leon: Tel.: +34 606 04 98 58.

Correos enpresak ere zerbitzu bat eskaintzen die bidea bizikletaz egiten duten erromesei, bizikleta bidearen hasierara edo etxera eramateko aukera ematen diena.

Beste zerbitzu batzuk: Erromesaren pack-a: objektu pertsonalak dituzten maletak, motxilak eta paketeak bidaltzea; kontsigna zerbitzua; eta kredentzialak zigilatzea.

Informazioa eskuratu edo zerbitzua kontratatu nahi izanez gero, honako bide hauek dituzu: mimochila@correos.com helbide elektronikoa eta 606618341 telefonoa (WhatsApp bidez ere erabilgarri).

Bizikletak konpontzeko tailerrak

Ibilbidean hasi baino lehen, bizikleta nola dagoen begiratu behar da, behar bezala funtzionatzen duen ziurtatzeko. Bideak landa esparruak, mendiak eta zelaiak zeharkatzen dituenez, erraza da matxurak izatea eta gurpilak zulatzea, eta zaila da ezbehar horiek konpontzeko tailerrak bertan aurkitzea. Horregatik, bizikletak konpontzen dituzten Nafarroako tailerren zerrenda jarri dizugu, baita osagarriak saltzen dituen establezimenduena ere.

Igo

Osasun etxeak eta erromesentzako medikuntza

Nafarroak osasun eta arreta medikoaren zerbitzuen sare zabala du bidean zehar. Nafarroako Osasun Zentroen .

“Erromesentzako aholku mediko” batzuk: prebenitu eta sendatu.

  1. Prebentzioa
    • Babak: erabili oinetako eta galtzerdi egokiak. Hidratazio handia. Galtzerdiak jantzi aurretik baselina mentaduna igurtzea ona da horiek ager ez daitezen.
    • Urratuak: babesteko krema batek, zink oxidoz egindakoak, horiek agertzea galarazten du. Baita oinetakoaren alde gogorra olioz igurztea ere.
    • Tendinitisa edo uzkurdurak: norberaren sasoiaren arabera planifikatu behar dira etapak. Giharrak berotu behar dira hasi baino lehen, eta ongi luzatu jardunaldiaren ondoren.
    • Intsektuen ziztadak: ez erabili xanpurik, xaboirik, krema perfumaturik eta arropa ilunik, intsektuak erakartzen dituztelako. Uxagarriak erabili.
    • Beherakoa: ez jan elikagai gordinik, azaldu eta garbitu gabeko frutarik, krema oinarria duten gozotegiko produktuak, eta, batez ere, edateko modukoa ez den urik.
    • Arropak eragindako urratuak: baselinak horiek saihesten ditu, lubrikatzaile lana egiten baitu.
  2. Sendabidea
    • Nola sendatu baba bat: orratz eta haria erabili babaren azala zulatzeko. Haria mugitu drainatzeko. Atera erabat hustu eta gero. Vetadine jarri azkarrago lehor dadin. Erresumina arintzeko, hustu eta gero, jarri gainean gelatinazko aposito bat. Ibiltzen jarraitu ahal izateko, jarri kotoizko konpresa bat galtzerdiaren eta oinaren artean.
    • Oinetakoek eragindako urratuak arintzeko produktuak: Natusan, urratuetarako apositoak, kremak edo bigarren azala motako partxeak.
    • Tendinitisa edo uzkurdura arinak: hartu analgesiko bat eta aplikatu hanturen aurkako pomada bat zenbait aldiz egunean. Kasu larrietan, atsedena hartu zenbait egunez eta hartu hanturen aurkako botikak.
    • Intsektuen ziztadak: botikan azkura arintzeko produktuak saltzen dituzte; horrela saihesten da hatz eginez egin daitezkeen zauriak. Badira etxeko truko lagungarriak ere: ziztadura limoi edo tipula puska batez igurtzi, edo baratxuri ale erdi batez. Ura gehitua duen amoniakoz bustitako kotoitxo batez igurtziz gero, azkar apaltzen da azkura eta erremina.
    • Zimitzen ziztadak: hozkak garbitu urez eta xaboiz. Azkura handia bada, erabili amoniakoa duen lozio lasaigarri bat; botiketan saltzen dute. Azkura larria izanez gero, edo azalean infekzioak agertuz gero, garrantzitsua da osasun etxe batera joatea, behar bezalako tratamendua jasotzeko.Behera kargatu eskuorri monografikoa.
    • Beherakoa: ez jan ezer. Asko edan; komenigarria da gatzez osatutako ura prestatzea.
    • Arropak eragindako urratuak: konpresa bat busti bi hatz olioz eta ur turrusta batez, eta jarri urratuaren gainean. Utzi gau osoa.

Esteka interesgarria: Donejakue bideko Federazioaren webgunea

Igo