Zer nahi duzu?

3 eta 5 eguneko bideak AUTOZ

3 egunean

Ibilbide erraza proposatzen dizugu, Nafarroan iragatean Frantziako Donejakue bideak dituen 2 ibilbideetako lekurik garrantzitsuenak ezagutzeko, baita natura eta gastronomia tartekatzen dituzten hango jarduera erakargarriak ere.

  • 1. eguna. Orreagatik Iruñera (48 km)
    • Orreagako monumentu multzoan bisita
    • Donejakue bideko zati batean barnako ibilaldia: Orreagatik Auritzera (2 km)
    • Pirinioetako bi kale-hiritan barnako ibilaldia: Auritz eta Aurizberri
    • Erroko goialdeko behatokia
    • Iruñeko Alde Zaharrean eta harresietan barnako ibilbidea
    • Iruñeko Andre Maria katedralean bisita
    • Pintxoen ibilbidea
    • Gaueko ikuskizuna (Gayarre antzokian, Baluarten)
  • 2. eguna. Iruñetik Vianara (78 km)
    • Garesen barnako ibilaldia, bidegurutzea baita
    • Bisita gidatua Lizarran
    • Iratxeko monasterioa eta Ardoaren iturria
    • Los Arcosko elizan edo Torres del Ríoko Hilobi Santuaren elizan bisitak
    • Viana, hango monumentu multzoan barnako ibilaldia
  • 3. eguna. Zangozatik Garesera (65 km)
    • Eunateko Andre Mariaren eliza
    • Irunberriko arroilaren barruan barnako ibilbidea
    • Bisita gidatua Zangozako monumentu multzoan
    • Xabierko gaztelua
    • Kantu gregorianoa Leyreko monasterioan

1. eguna. Orreagatik Iruñera (48 km)

  • Orreagako monumentu multzoan bisita txikia eta misteriotsua da arkitektura multzo handia biltzen duen kokaleku hura. Ondoko atalak hartzen ditu 45 minutuko bisita gidatuak: Karlomagnoren Siloa, multzoko eraikinik zaharrena, eta erromesak ehorzteko erabili zen hobi komuna; Santiago eliza gotikoa; eta Arte Sakroaren Museoa, balio handiko piezak dituena, Karlomagnoren xakea, besteak beste. Kolegiatako eliza, klaustroa eta Antso VII.a Azkarraren hilobia dagoen kapitulu-gela miatzeko aukera izanen duzu zure kabuz. Gotiko frantziarraren adibide ederra da eliza (doako sarrera).
  • Donejakue bideko zati batean barnako ibilaldia: Orreagatik Auritzera (2 km): berdea eta freskotasuna nagusi dituen ibilbide gozoa da, basoen artean egitekoa. Egun batez, erromes sentituko zara han. Joan-etorriaren iraupena, gutxi gorabehera: ordu bat eta erdi.
  • Pirinioetako bi kale-hiritan barnako ibilaldia: Auritz eta Aurizberri: Pirinioetako zorigaitzeko paisaiarik basatiena. Halaxe deskribatu zuen Ernest Hemingwayk ingurune hura, idazleak arrantzan aritzeko askotan hautatua. Aurizberri eta Auritz kale-herri tipikoak dira, eta Pirinioetako estiloa duten hango etxetzar sendoen edertasuna nabarmentzen da.
  • Erroko goialdeko behatokia: paisaia paregabea eta ikuspegi zoragarria. Erroko goialdera igotzean, "Errolanen Urratsak" izeneko harri handia dago, eta, legendaren arabera, pertsonaia epikoaren urratsaren tamaina markatzen du hark.
  • Iruñeko Alde Zaharrean eta harresietan barnako ibilbidea: Erdi Aroko hiriko Alde Zaharrarekin maiteminduko zara. Harresiz inguratuta dago, eta dorreak eta kanpandorreak dituzte zelatari hango kale estuek, plazatxoek eta jauregiek. Hiru burgu izan ziren hiriaren jatorri: Navarrería, San Zernin eta San Nikolas eta hiruetako eliza-gotorlekuak; katedrala, San Saturnino eta San Nikolas elizak. Horien trazadurak miresten lasai ibiltzea oso ariketa gomendagarria izanen da. Informazioa zabaldu nahi izanez gero, XVI. mendeko harresien zati bati jarraitzen ahal diozu. Espainian hobekien gorde diren gerra konplexu interesgarrienetako bat da 5 kilometroko ibilbide hori. Monumentu Nazional izendatu zuten horregatik.
  • Iruñeko Andre Maria katedralean bisita: XIV. eta XV. mendeetako gotikoaren goien-uneko obra da hura, eta Iruñeko Alde Zaharreko muinoaren gainean dago, Pompaelo erromatarra kokatu zen leku berean. Fatxada neoklasikoaren soiltasunak kontraste handia egiten du barnealdeari darion estetika gotikoarekin. Erdiko nabeak 28 metroko altuera du, eta hantxe daude Nafarroako Karlos III.aren eta bere emazte Gaztelako Leonorren hilobi ederrak. Baina katedral horretako egiazko harribitxia klaustroa da, mundu osoko gotikoaren klaustrorik bikainenetakoa, bisitari orok ikusi beharrekoa. Ordubetekoa da, gutxi gorabehera, katedraleko areto eta sala guztietan egiten den bisita gidatua.
  • Pintxoen ibilbidea: ahozuri zorrotzenak pozik geldituko dira Iruñeko tabernek egunero aurkezten dituzten sukaldeko miniaturak dastatu ondoren. Alde Zaharra da jende gehien biltzen duen lekua (Estafeta eta San Nikolas kaleak, batez ere). Hala ere, zabalguneetan eta beste auzo batzuetan ere hautaketa zainduak eskaintzen dituzte. Bisitariaren ibilbidea errazteko, Ostalaritzako Asoziazioaren webguneak informazioa biltzen du tabernen fitxen estekekin lotura duten mapa elkarreragile erosoen bidez. Ezagutu horien ordutegiak eta espezialitateak.
  • Ikuskizuna Iruñeko Gayarre antzoki klasikoan edo Baluarten, Batzar Jauregia eta Auditorio modernoan: Begiratu bat egin han ematen diren mota guztietako kultur programazioei, eta erosi sarrerak aldez aurretik, 6 eurotik gora, Gayarre antzokian, eta 22 eurotik gora, Baluarten.

2. eguna. Iruñetik Vianara (78 km)

  • Garesen barnako ibilaldia, bidegurutzea: Donejakue bideko bi bide nagusiak elkartzen dira Erdi Aroko hiri horretan. Etengabe dabiltza erromesak harat-honat, eta maskorrak eta makilak herriaren paisaian txertatuta daude. “Kale-herri” ederra da Gares. Donejakue bideko beste herri batzuena bezalakoa da Garesen hiri egitura. Izan ere, kale nagusi baten inguruan sortuta, kale paraleloetan garatu ziren herri horiek. Hango monumentu ospetsua da Arga ibaiaren gaineko zubi erromanikoa. Donejakue bideko zubi erromanikorik eder eta dotoreenetako bat da Gareskoa.
  • Bisita gidatua Lizarran: Navark enpresak (948 55 00 70 edo visitasguiadasdeestella@gmail.com) ordu eta erdiz gidatuko zaitu hiri erromaniko horretan antolatzen duen bisitan. Hango jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin ederrak erakutsiko dizkizu. Ezagutu frankoen eta juduen kale zaharrak, eta dastatu hango gastronomia gozoa, Aymeric Picaud (XII. mendea) bidaiariaren esaldia gaur egungoa ematen duela ikusiko duzu: “Lizarran ogia ona da, ardoa ezin hobea, ausarki dago haragia eta arraina, bai eta zoriontasun mota oro ere”.
  • Iratxeko monasterioa eta Ardoaren iturria: merezi du pausaldi bat egitea hango atalak bisitatzeko: eliza erromanikoa (XII. m.), estilo herrerianoko dorrea eta XVI. eta XIX. mendeen artean eraiki ziren beste areto batzuk bisitatzeko. Hango monumentu multzoaren historia ezagutzeko aukera izanen duzu, Nafarroako garrantzitsuenetakoa baita. Kultur bisita egin ondoren, egarria baretzeko aukera izanen duzu hango iturri bitxian. Bi turrusta ditu iturriak, bati ura dario, eta besteari, berriz, ardoa.
  • Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza eta Los Arcosko Andre Maria eliza: dotorea eta harroa da lehena, eta atari barroko monumentala eta dorre platereskoa ditu. XII. mendeko Erdi Aroko artearen adibide bitxia da bigarrena, tenplarioen ordenari lotua. Oinplano oktogonala eta kalifa-ganga ditu.
  • Viana, hango monumentu multzoan barnako ibilaldia: Viana muino baten gainean dago, eta baretasunez begiratzen dio zeruertzari. Gaztelaren aurreko defentsa gotorlekua izan zen, eta historia iragan mugitu horren oihartzunak entzuten dira oraindik kale guztietan. Egun, zabalik dago harresia, eta, barnean, oinetxe, jauregi eta eliza asko biltzen dira, XVI. eta XVIII. mendeen bitartean izan zuen ospearen erakusgarri. Atari errenazentista izugarria da Andre Maria elizakoa, Zesar Borgiaren hilobia oinetan duena.

3. eguna. Zangozatik Garesera (65 km)

  • Eunateko Andre Mariaren eliza: Donejakue bideko elizarik eder eta iradokitzaileenetako bat da. Monumentu Nazional izendatua, harrigarria da bakarrik egoteagatik eta bere oinplano oktogonala inguratzen duen atari exentua bereziarengatik. Horren jatorri misteriotsua oraindik argitu ez denez eta urduritzeko moduko barnealdea duenez, interesa pizten du tenpluak. Erromesendako ospitalea izan zen, hildakoen kanposantua, ibiltarientzako faro-gidaria, kristauen gurtza tokia eta, azkenik, santutegi telurikoa indar esoterikoen bila ari direnentzat.
  • Irunberriko arroilaren barruan barnako ibilbidea: 2,6 kilometroko ibilaldi erraza da (45 eta 60 minutu artekoa), eta Espainiako lehen trenbide elektrikoaren ibilbidean zeuden antzinako tunelak zeharkatzen ditu. Arroila sakonki ezagutzeko aukera izanen duzu han. Sai arreak malkarren gainetik hegan egiten; harkaitz harroak, hegaztien habi izan ohi direnak; arroketan pasabide estu eta bitxiak zizelkatzen dituen ur fresko eta gardenetako ibaia; eta, kondairak dioenaren arabera, deabruaren laguntzaz eraikitako zubiaren arrastoak; labur esanda: "Q" turismo kalitateko esparru menditsua.
  • Bisita gidatua Zangozako monumentu multzoan: bi enpresak ordu eta erdiko bisita gidatuak eskaintzen dituzte, hiriko ondarea ezagutzeko: Sie7 (Andre Maria Erreginaren elizako barnealdea barne) eta Gesartur. Hala nahi izanez gero, Erdi Aroko karriketan gidatuko zaituzte, eraikin bakoitzean ezkutatuta dauden sekretuak agerian uzteko: elizak, komentuak, jauregiak... Lekuko harribitxia da, zalantzarik gabe, Andre Maria Erreginaren eliza (XII. eta XIV. mendeen artekoa) Monumentu Nazional izendatua. Bere ataria Espainiako erromanikoaren goreneko obratzat hartzen da.
  • Xabierko gaztelua: Gotorleku menderaezin hura San Frantzisko Xabierkoaren sorlekua izan zen. Nafarroako zaindaria da santua, baita misioena eta Espainiako turismoarena ere. Zubi altxagarria zeharkatuta, dorreak, ziegak, matakanak, kanoi-zuloak eta gezileihoak nagusi diren mundu batean sartuko zara, eta San Frantzisko Xabierkoa sortu (1506) eta bizi izan zen lekua ezagutzeko aukera izanen duzu. Zangoak mugitu nahi eta denborarik izanez gero, 1,5 kilometroko zidor bat dago han (30 minutu). Gazteluko ordokitik aterata, fruta-arbolak nagusi dituen paisaia ederra zeharkatzen du bideak, Aragoi ibaiertzean dagoen XV. mendeko errota ojibalaren hondakinetara heldu arteraino.
  • Kantu gregorianoa Leyreko monasterioan: Erdi Aroko monasterioetako arkitekturaren erakusgarri bikaina da. Leire mendilerroaren magalean kokatuta, panoramika izugarria du Esa urtegiaren gainean. Monumentu Nazionala da, eta estilo erromanikoko hiru atal interesgarri ditu eraikinak: XI. mendeko kripta bat, zutabe baxuak eta kapitel handiak dituena; San Birila abadearen istorioa gogorarazten digun tunel bat eta Speciosa atea, XII. mendeko konposizio ederra, Erdi Aroko sinbologia eta Donejakue bideko elementu ugari dituena Gainera, 20 minutuko saioa gozatu ahalko duzu egunero kantu gregorianoak entzuten, monje beneditarren musika otoitzak.

Igo

5 egunean

Ibilbide erraza proposatzen dizugu, Nafarroan iragatean Frantziako Donejakue bideak dituen 2 ibilbideetako lekurik garrantzitsuenak ezagutzeko, baita natura eta gastronomia tartekatzen dituzten hango jarduera erakargarriak ere.

  • 1. eguna. Luzaidetik Iruñera (64 km)
    1. Luzaiden bisita, Pirinioetan
    2. Orreagako monumentu multzoan bisita
    3. Donejakue bideko zati batean barnako ibilaldia: Orreagatik Auritzera (2 km)
    4. Pirinioetako bi kale-hiritan barnako ibilaldia: Auritz eta Aurizberri
    5. Erroko goialdeko behatokia
    6. Zubiri, Amorruaren zubia, Erdi Arokoa
    7. Arreko Trinitatearen baselizan pausaldia eta Atarrabiako pilategian bisita
  • 2. eguna. Iruña
    1. Alde Zaharrean bisita gidatua
    2. Harresiak eta Zumalakarregiren portalea
    3. Zaldi Zuriaren txokoa
    4. Andre Maria katedralean bisita
    5. Nafarroako Museoa, erresumaren historian eta artean barnako ibilaldia urratsez urrats
    6. Gazteluko plaza, atseden hartzeko leku ona
    7. Entzierroaren ibilbidea
    8. Pintxoen ibilbidea
    9. Gaueko ikuskizuna (Gayarre antzokian, Baluarten)
  • 3. eguna. Iruñetik Lizarrara (44 km)
    1. Gazolazko eliza
    2. Garesen barnako ibilaldia, bidegurutzea
    3. Bisita gidatua Lizarran
    4. Errege-erreginen jauregia
    5. San Migel eliza
    6. Donejakue bidearen Interpretaziorako Zentroa Santa María Jus del Castillo eliza erromanikoan
    7. Atsedenaldia Lizarrako Foruen plazan
    8. Gaueko bisita Puyko basilikako behatokitik
  • 4. eguna. Lizarratik Vianara (43 km)
    1. Iratxeko monasterioa eta Ardoaren iturria
    2. Iguzkitzako Quaderna Vía upategiko mahastien gaineko hegaldia
    3. Los Arcosko Andre Maria eliza
    4. Ardoak eta jakiek bat egiteko bazkaria Donejakue bideko ardoaren ibilbideko upategi batean
    5. Torres del Rioko Hilobi Santuaren eliza
    6. Viana, hango monumentu multzoan barnako ibilaldia
  • 5. eguna. Zangozatik Garesera (65 km)
    1. Eunateko Andre Mariaren eliza
    2. Irunberriko arroilaren barruan barnako ibilbidea
    3. Bisita gidatua Zangozako monumentu multzoan
    4. Xabierko gaztelua
    5. Kantu gregorianoa Leyreko monasterioan

1. eguna. Luzaidetik Iruñera (64 km)

  • Luzaiden bisita, Pirinioetan, Karlomagnoren ibarrean: bide-lapurrek eta artzainek, gerlariek eta erromesek, mugek eta harremanek osatu zuten udalerri horren nortasuna. Herriaren erdarazko izena Karlomagnotik, frankoen erregetik, dator. 778an, lurralde horretan zegoen erregea, Errolanek, bere gerlari onenak, olifantea jo zuenean, arriskua hurbil zegoela ohartarazteko. Zorigaiztoz, Errolan eta bere gerlariak hil ziren Orreagan, "Chanson de Roland" kantoreak kontatzen duen bezala. Zoaz eta ibili herrian Donejakue bidea gogorarazten duten erreferentzien bila.
  • Orreagako monumentu multzoan bisita txikia eta misteriotsua da arkitektura multzo handia biltzen duen kokaleku hura. Ondoko atalak hartzen ditu 45 minutuko bisita gidatuak: Karlomagnoren Siloa, multzoko eraikinik zaharrena, eta erromesak ehorzteko erabili zen hobi komuna; Santiago eliza gotikoa; eta Arte Sakroaren Museoa, balio handiko piezak dituena, Karlomagnoren xakea, besteak beste. Kolegiatako eliza, klaustroa eta Antso VII.a Azkarraren hilobia dagoen kapitulu-gela miatzeko aukera izanen duzu zure kabuz. Gotiko frantziarraren adibide ederra da eliza (doako sarrera).
  • Donejakue bideko zati batean barnako ibilaldia: Orreagatik Auritzera (2 km): berdea eta freskotasuna nagusi dituen ibilbide gozoa da, basoen artean egitekoa. Egun batez, erromes sentituko zara han. Joan-etorriaren iraupena, gutxi gorabehera: ordu bat eta erdi.
  • Pirinioetako bi kale-hiritan barnako ibilaldia: Auritz eta Aurizberri: Pirinioetako zorigaitzeko paisaiarik basatiena. Halaxe deskribatu zuen Ernest Hemingwayk ingurune hura, idazleak arrantzan aritzeko askotan hautatua. Aurizberri eta Auritz kale-herri tipikoak dira, eta Pirinioetako estiloa duten hango etxetzar sendoen edertasuna nabarmentzen da.
  • Erroko goialdeko behatokia: paisaia paregabea eta ikuspegi zoragarria. Erroko goialdera igotzean, "Errolanen Urratsak" izeneko harri handia dago, eta, legendaren arabera, pertsonaia epikoaren urratsaren tamaina markatzen du hark.
  • Zubiri, Amorruaren zubia, Erdi Arokoa atalase magikoa da, Donejakue bideari eta amorrua sendatzeko boterea egozten dion legenda bati lotua. Gaixotasun horren izurritean Santa Kiteriari otoitz egin ohi zioten. Zubi horretako erdiko pilarean, hain zuzen ere, ehortzita bide daude santuaren gorpuzkinak. Amorruak jotako aziendak edo gizakiak inguratzen bazuten pilarea, sendatu egiten ziren gaixotasunetik.
  • Arreko Trinitatearen baselizaren ondoan pausaldia eta Atarrabiako pilategian bisita: margolarien eta argazkilarien irudietan maiz agertu da baseliza hori. Hondakin erromanikoak gordetzen ditu, eta erromesen ospitalea izan zen. Ultzama ibaiko ur jauzi txikiaren ondoan eskaintzen duen irudiaren edertasuna dela eta, Iruñerriko lekurik atseginetako bat da baseliza. Arreko Trinitatetik oso hurbil dago Atarrabiako pilategia. Eraikin ospetsua, irin errota izan zen lehenik, pilategia, gero, eta Arga Ibai Parkearen museoa eta sentiberatze zentroa da gaur egun.

2. eguna. Iruña sakonki

  • Bisita gidatua Iruñeko Alde Zaharrean: hiria oinez ezagutzea, eta bere iragana eta oraina miatzea, gidari adituen laguntzaz. Ibili Iruñeko burguetan. Eliza-gotorlekuak nagusi dituzte. Sekretu bakoitzaren muina agertuko dizute gidariek. Bisita gidatuak egiteko aukera asko eskainiko dizkizute hainbat enpresak, ibilbide, prezio eta iraupen desberdinak eginez. Dinamic; Erreka; Global (Hemingway ibilbideak); Guía de Patrimonio; Novotur; Iñigo Arista Kultur Taldea.
  • Harresiak eta Zumalakarregiren portalea: XVI. mendeko harresiak. Espainian hobekien gorde diren gerra konplexu interesgarrienetako bat da 5 kilometroko ibilbide hori. Monumentu Nazional izendatu zuten horregatik. Frantziako portalea, Zumalakarregirena ere deitua, XVI. mendean eraiki zen, eta harresiz inguratutako hirira sartzeko sei ateetako bat da. Gaur egun, antzinako kokalekua eta jatorrizko itxura dituen bakarra da XVII. mendean bigarren ate bat gehitu zioten. Hango zubi altxagarriak eta kateen sistemak iraun dute egundaino.
  • Zaldi Zuriaren txokoa: xarmaz betetako lekua da hura, eta Erdi Arora eramanen zaitu. Ez galdu harresien gaineko ikuspegia. San Jose plaza ezkutura jarraituz gero (plazatxora zabaltzen den katedraleko alboko atetik hartu du izena), hiriko etxerik zaharrena ikusiko duzue.
  • Iruñeko Andre Maria katedralean bisita: XIV. eta XV. mendeetako gotikoaren goien-uneko obra da hura, eta Iruñeko Alde Zaharreko muinoaren gainean dago, Pompaelo erromatarra kokatu zen leku berean. Fatxada neoklasikoaren soiltasunak kontraste handia egiten du barnealdeari darion estetika gotikoarekin. Erdiko nabeak 28 metroko altuera du, eta hantxe daude Nafarroako Karlos III.aren eta bere emazte Gaztelako Leonorren hilobi ederrak. Baina katedral horretako egiazko harribitxia klaustroa da, mundu osoko gotikoaren klaustrorik bikainenetakoa, bisitari orok ikusi beharrekoa. Ordubetekoa da, gutxi gorabehera, katedraleko areto eta sala guztietan egiten den bisita gidatua.
  • Nafarroako Museoa, urratsez urrats erresumaren historian eta artean barna: Errukiaren antzinako ospitalea museoa da gaur egun. Han, Nafarroako arteari eta historiari buruzko bilduma bat dago, Historiaurretik egundaino. Hango pieza nabarmenen artean ondokoak aipatu behar dira: Bakoren Garaipenaren mosaiko erromatarra, I. mendekoa; Iruñeko antzinako katedraleko kapitel erromanikoak; Leireko kutxatila mozarabiarra eta San Adriango markesaren erretratua, Francisco de Goyak margotua. Larunbat arratsaldean eta igande goizean doakoa da bisita.
  • Gazteluko plaza, atseden hartzeko leku bikaina: hiriko erdigunea da. Lauki osagabea da, eta handik ateratzen dira Alde Zaharreko kalexka estuak. XVIII. mendeko etxe askok inguratzen dute, eta balkoiak, dorretxoak, atikoak eta leiho zabalak nabarmentzen dira haietan. Hartu aperitibo bat hango terrazaren batean.
  • Entzierroaren ibilbidea: sanferminetako ekitaldi nagusia da. Santo Domingo aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea eta Telefónicako izkina zeharkatuta, zezen-plazara sartzen da 825 metroko lasterketa hura. Turistak maiz ibiltzen dira kale horietan, ikusleek eta korrikalariek lasterketan izaten dituzten sentsazioak imajinatzeko.
  • Iruñeko Andre Maria katedralean bisita: XIV. eta XV. mendeetako gotikoaren goien-uneko obra da hura, eta Iruñeko Alde Zaharreko muinoaren gainean dago, Pompaelo erromatarra kokatu zen leku berean. Fatxada neoklasikoaren soiltasunak kontraste handia egiten du barnealdeari darion estetika gotikoarekin. Erdiko nabeak 28 metroko altuera du, eta hantxe daude Nafarroako Karlos III.aren eta bere emazte Gaztelako Leonorren hilobi ederrak. Baina katedral horretako egiazko harribitxia klaustroa da, mundu osoko gotikoaren klaustrorik bikainenetakoa, bisitari orok ikusi beharrekoa. Ordubetekoa da, gutxi gorabehera, katedraleko areto eta sala guztietan egiten den bisita gidatua.
  • Pintxoen ibilbidea: ahozuri zorrotzenak pozik geldituko dira Iruñeko tabernek egunero aurkezten dituzten sukaldeko miniaturak dastatu ondoren. Alde Zaharra da jende gehien biltzen duen lekua (Estafeta eta San Nikolas kaleak, batez ere). Hala ere, zabalguneetan eta beste auzo batzuetan ere hautaketa zainduak eskaintzen dituzte. Bisitariaren ibilbidea errazteko, Ostalaritzako Asoziazioaren webguneak informazioa biltzen du tabernen fitxen estekekin lotura duten mapa elkarreragile erosoen bidez. Ezagutu horien ordutegiak eta espezialitateak.
  • Ikuskizuna Iruñeko Gayarre antzoki klasikoan edo Baluarten, Batzar Jauregia eta Auditorio modernoan: Begiratu bat egin han ematen diren mota guztietako kultur programazioei, eta erosi sarrerak aldez aurretik, 6 eurotik gora, Gayarre antzokian, eta 22 eurotik gora, Baluarten.

3. eguna. Iruñetik Lizarrara (44 km)

  • Gazolazko eliza: Nafarroan dauden eliza arkupedunen adibiderik onenetakoa da Garbikundearen Amaren eliza erromanikoa, XIII. mendekoa. Eliza nabarmendu egiten da apainketa oparoa duten atariko kapitelen multzoaren ondoan. Apainketa aberats hura deszifratzea asmamenerako erronka izanen da.
  • Garesen barnako ibilaldia, bidegurutzea: Donejakue bideko bi bide nagusiak elkartzen dira Erdi Aroko hiri horretan. Etengabe dabiltza erromesak harat-honat, eta maskorrak eta makilak herriaren paisaian txertatuta daude. “Kale-herri” ederra da Gares. Donejakue bideko beste herri batzuena bezalakoa da Garesen hiri egitura. Izan ere, kale nagusi baten inguruan sortuta, kale paraleloetan garatu ziren herri horiek. Hango monumentu ospetsua da Arga ibaiaren gaineko zubi erromanikoa. Donejakue bideko zubi erromanikorik eder eta dotoreenetako bat da Gareskoa.
  • Bisita gidatua Lizarran: Navark enpresak (948 55 00 70 edo visitasguiadasdeestella@gmail.com) ordu eta erdiz gidatuko zaitu hiri erromaniko horretan antolatzen duen bisitan. Hango jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin ederrak erakutsiko dizkizu. Ezagutu frankoen eta juduen kale zaharrak, eta dastatu hango gastronomia gozoa, Aymeric Picaud (XII. mendea) bidaiariaren esaldia gaur egungoa ematen duela ikusiko duzu: “Lizarran ogia ona da, ardoa ezin hobea, ausarki dago haragia eta arraina, bai eta zoriontasun mota oro ere”.
  • Nafarroako Errege-erreginen jauregia XII. mendeko Monumentu Nazionala da, eta erromaniko zibileko eraikin bakarra Nafarroan. Hango fatxada ederrean bi kapitel daude, apaindurez hanpatuak. Horietariko batek Errolanen eta Ferragut erraldoiaren arteko borroka irudikatzen du. Karlomagnoren paladina da lehen pertsonaia, eta bigarrena, berriz, mairu erraldoia. Heroi kristauak erraldoi musulmana garaitzen duen unea irudikatuta dago kapitelean, Errolanek erraldoiaren ahulune bakarrari –zilborrari- eraso egiten dionekoa, hain zuzen. Gustavo de Maeztu Museoa dago jauregian.
  • San Migel eliza: xumea bezain ederra da XII. mendean eraikitzen hasi zen tenplu hura. Elizaren obrak denboran luzatu zirenez, estilo batzuk agertzen ditu. Nabarmentzekoak dira iparraldeko ataria eta, barnean, Santa Elenaren erretaula gotiko ederra. Izan ere, erromaniko berantiarreko eskultura multzorik adierazgarrienetako bat da lehena.
  • Donejakuen bidearen Interpretaziorako Zentroa Jus del Castillo eliza erromanikoan: XII. mendeko eliza erromanikoa da, antzinako sinagoga baten gainean eraikia. Arkitekturaren harribitxia da, Monumentu Historiko-artistiko izendatua. Erromanikoaren eta Donejakue bidearen Interpretaziorako Zentroa kokatzeko egokitu zen. Aste Santutik urria arte egoten da irekita.
  • Atsedenaldia Foruen plazan: hiriko antzinako zezen-plaza izan zen, eta bertakoen eta kanpotarren topagunea da gaur egun. Bi hirien arteko lotura da: Erdi Arokoa, monumentala, eta gaur egungoa, komertziala. Esparru ireki eta arkupedun hori plaza-azoka bihurtzen da ostegunero. Terraza eta banku askok ematen diote bisitariari han jartzeko eta indarberritzeko aukera.
  • Gaueko bisita Puyko basilikako behatokitik: gainalde batean eraikia, izar formako basilika horrek ikuspegi zabala eskaintzen du Ega ibaiaren hiri monumentalaren gainean. Gauean, Lizarrako argi guztiak piztu direnean, argi-ikuskizun ederra dago han.

4. eguna. Lizarratik Vianara (43 km)

  • Iratxeko monasterioa eta Ardoaren iturria: merezi du pausaldi bat egitea hango atalak bisitatzeko: eliza erromanikoa (XII. m.), estilo herrerianoko dorrea eta XVI. eta XIX. mendeen artean eraiki ziren beste areto batzuk bisitatzeko. Hango monumentu multzoaren historia ezagutzeko aukera izanen duzu, Nafarroako garrantzitsuenetakoa baita. Kultur bisita egin ondoren, egarria baretzeko aukera izanen duzu hango iturri bitxian. Bi turrusta ditu iturriak, bati ura dario, eta besteari, berriz, ardoa.
  • Iguzkitzako Quaderna Vía upategiko mahastien gaineko hegaldia: ezagutu bertatik bertara goi mailako ardo ekologikoa ontzeko erabiltzen diren prozesuak. Era berean, mahastien eta eremuaren gaineko hegaldia egiteko aukera izanen duzu globoz. Doako dastaketa du bisitak.
  • Los Arcosko eliza: eraikin monumentala da, aberastasun handiz apaindua, eta XII. eta XVIII. mendeen artean eraikia. Estilo asko gozatzeko parada eskainiko dizu, erromaniko berantiarretik eta protogotikotik hasita, errenazimentu eta barrokoan bukatu arte. Barnealdeak —hura ere ikusgarria— benetako harribitxiak gordetzen ditu, besteak beste: XVII. mendeko erretaula nagusia, Andre Mariaren irudi gotiko bat buru duena; Nafarroako organorik ikusgarrienetako bat; eta XVI. mendeko klaustro ederra.
  • Torres del Rioko Hilobi Santuaren eliza: XII. mendeko Erdi Aroko artearen adibide bitxi da hura, erromanikoaren horizontaltasunaren eta astuntasunaren aldean, tenplu horretako elementu guztiek bertikaltasunera jotzen baitute. Barnean, nerbio gurutzatuz osatutako ganga ikusgarriak Espainiako arte musulmana ekarriko dizu gogora.
  • Viana, hango monumentu multzoan barnako ibilaldia: Viana muino baten gainean dago, eta baretasunez begiratzen dio zeruertzari. Gaztelaren aurreko defentsa gotorlekua izan zen, eta historia iragan mugitu horren oihartzunak entzuten dira oraindik kale guztietan. Egun, zabalik dago harresia, eta, barnean, oinetxe, jauregi eta eliza asko biltzen dira, XVI. eta XVIII. mendeen bitartean izan zuen ospearen erakusgarri. Atari errenazentista izugarria da Andre Maria elizakoa, Zesar Borgiaren hilobia oinetan duena.

5 eguna. Zangozatik Garesera (65 km)