Zer nahi duzu?

Frantziako adarreko 5. Etapa: Garesetik Lizarrara (21 km).

Frantziako adarreko 5. Etapa: Garesetik Lizarrara (21 km).

Ibilbideak Gares zeharkatzen du Santiago kaletik, gero Goi Erdi Aroko zubi izugarritik zeharkatzen du Arga ibaia eta errepidea zebrabide batetik gainditzen du.

Gero eta gutxiago erabiltzen den errepide batetik, bidea Zubiurrutia izeneko auzo hurbilera iristen da. Bertan erromesendako aisiarako gunea dago. Hemendik autobiatik datorren biadukto baten azpitik doan pista hartu behar da, lautadatik ibaiaren hurbilera eramanen gaituena. Garesko araztegia atzean utzita, bidea sasi mediterraneoaren eta landatutako pinuen arteko bidexkatik doa, gorakoan betiere, eta Bargotako herri hustutik hurbil igarotzen da.

Aisiarako gune bat inguratu eta autobiaren ertzera iritsiko gara; bidexka aldapatsu batetik saihestuko dugu hori; lurrezkoa da hasieran, eta, gero, zabor-legar artifizialezkoa. Goialdean, bidetik Mañeru herria ikusten da. berehala iritsiko gara haraino nekazaritzako pistatik jarraituta. Herria zeharkatuta, bidea herritik ateratzen da hilerrira doan errepide estu batetik, Lizarrako bide zaharra jarraituz. Hilerritik, pistatik oraingoan, labore, mahasti, olibondo, zainzuri eta pinuen artean jarraituko dugu aurrera, betiere Zirauki ikusteko moduan dugula. Izan ere, muino baten goiko aldean dago Zirauki. Tarteka, bideak pista utzi eta hainbat bidexkatan barna jarraitzen du. Behin herrira iritsita, bidea Erdi Aroko herrigune liluragarrian zehar ibiltzen da, karrikaz karrika. Ziraukitik ospe handiko galtzada erromatarretik aterako gara. Nekosta lerroek zaintzen eta zelatatzen dute galtzada. Erromatar garaiko zubia pasa eta autobia goiko pasabide batetik gaindituko dugu.

Pistatik hasieran eta bidexkatik gero, bideak galtzada erromatarrari jarraitzen dio. Horrek, zati batzuetan, harriak mantentzen ditu. Zaharberritutako zubia gainditu (Dorrondoa), eta, aurrerago, Urbeko eremutik hurbil igarotzen da.Tarte honen azkeneko aldean berriz ere autobidea saihestuko dugu Allozko errepidearen bila.

Allozko errepideari ezkerreko aldetik paraleloan jarraitzen dion bidexka batetik doa bidea, eta lehenbizi autobiaren azpitik igarotzen da, eta akueduktu baten azpitik gero. Errota baten ondoan bidea uzten du lehenbizi bere ubidea gurutzatzeko, eta gero, Salado ibaia, Errege Bideko zubia izena duenetik. Bidexkatik igotzen da autobia lurpeko pasabidetik igarota. Gero eta gutxiago erabiltzen den errepide asfaltatu batetik metro batzuk egin eta gero, ezkerraldean bidexka atsegin bat hartzen du, zuzenean Lorkara doana. La ruta atraviesa la localidad de punta a punta, saliendo del pueblo por la carretera local de acceso. Bideak herria punta batetik bestera zeharkatzen du, herritik sarbidea den errepide lokaletik aterata. Hau bukatuta, errepidetik hurbil dagoen bidexka hartzen du, ale ederrak dituen hariztia inguratzen duena. Lur-eremu zabalean, laster bat egiten du Taustetik Andia mendira doan abelbidetik. Hari metro batzuetan jarraitzen dio, eta trafikotik aldentzeko bidea ematen digu.

Pistatik batzuetan eta bidexkatik besteetan, bidea landutako soroak dituen eremu batetik doa. Muinoak han-hemenka barreiatuta daude. Autobia lurpeko pasabidetik igarotzen du Villatuertara iristeko, Lizarrako bidean (Lizarra igarotzea saihesten ahal da une horretan Jurramendiko saihesbidea hartuta. Hainbat bidexkatatik jarraituta Lukin herriraino iritsiko gara, eta aurrerago lehen bidea hartuko dugu, Los Arcos herriraino eramaten gaituena).

Villatuertako elizatik ateratzen da bidea etxe bakanetatik San Migel ermitarako bidean. Gero Nobeletako errepidearen azpiko pasabidea hartu, eta bidexka bat hartzen du, Ega ibaira jaisten dena. Hau zaldain batetik igarota, pista bat doa monumentu ugari dituen Lizarra hiriraino. Horretan, Hilobi Santuaren elizak ongietorri ederra egiten digu.

Bizikletaz doazen erromesak

Errepidean barnako ibilbidea egitea erabakitzen baduzu, N-111 errepideak eramanen zaitu Vianaraino.Bideari jarraitu nahiago baduzu, etapa horretan gune zaila aurkituko duzu Zirauki aldean. Oso leku malkartsua da, bereziki zaila euria egiten badu. Berdin gertatzen da herrira heldu baino lehenagoko azken tarteko buztin-lurretan, lohi anitz egoten baita han.

etapa 7

Zer egin eta zer ikusi etapa bukatu ondoren?

  • Bisita gidatua Estella-Lizarran
  • Los Llanos parkean edo Hilobi Santuaren elizaren ondoko zelaian atsedena
  • Zinema Golem zinema aretoan
  • Izozki edo edari bat Foruen plazako terrazetan
  • Erromesen bedeinkazioa San Miguel elizan (mezak: astelehenetik larunbatera, 19:00etan. Igande eta jaiegunetan, 08:30ean eta 11:30ean) eta San Pedro de la Rúa elizan (mezak: astelehenetik larunbatera, 19:00etan. Igande eta jaiegunetan, 09:00etan eta 12:30ean).
  • Iratxeko monasterioa eta ardoaren iturria (3 km-ra) (“Tierra Estella Bus” hiri autobusa, 2. linea; edo taxia, 948550001). Biharamunean monasteriotik barna iragan daiteke, edo bidea laburtu bertatik pasatu gabe.
  • Bainu bat hartzea Obeki klubeko igerilekuetan edo Udalaren igerileku gazietan, udan. Neguan, Estellerriko udal kiroldegiko igerilekuetan.
  • Informazioa lortzeko: Lizarrako turismo bulegoan
  • Kredentzialean zigilua jartzeko: erromesen aterpeetan/ turismo bulegoan/ San Joan elizan eta San Migel elizan

<< Itzuli