Zer nahi duzu?

Frantziako adarreko 7. Etapa: Los Arcos herritik Vianara (21 km).

Frantziako adarreko 7. Etapa: Los Arcos herritik Vianara (21 km).

Bideak Muesko errepidea eta Odrón ibaia erromesen zubitik igarotzen du Los Arcos herriko hilerrirantz, platanondo lerro baten itzalpean zehar. Azkeneko etxeak gibelean utzita, kalea (izen argigarria du: Donejakue bidea) pista bilakatzen da, eta horrek Viana herriko errepideari paraleloan jarraituta aurrera egiten du ordokian zehar. Olibondo batzuen alboan dagoen kupula itxurako etxola baten ondoan –lanabesak gordetzeko erabilia–, eskuinaldera egiten du eta bide zabaletik jarraitzen du, nahiz eta zola okerrago dagoen. Horretatik, makalez apaindutako errekara iristen da, eta ibiaren zubitik igaroko dugu erreka. Tarte honen bukaera da. Ibiaren zubia igarota, pista Santsol-Desojo herri mailako errepidera doa, eta horretatik lehen herri horretaraino jarraituko dugu.

Bideak Santsol gurutzatzen du errepidetik, N-111 errepideraino iristen da eta berehala del Cerrillo deitzen zaion bidea hartzen du. Bidexka horrek Elizagorriara doan herri mailako errepidea igarotzen du lurpeko pasabide batetik, eta Linares ibaiaren gaineko zubira ateratzen da. Torres del Río herria zeharkatzen du oin oktogonala duen Hilobi Santuaren eliza ederretik igarota, eta hilerrira doa. Egoera onean dagoen pista batetik barna, eta amildegiak, muinoak eta soro mediterranearrak nahasten dituen erliebe malkartsuan aurrera eginez, hala moduzko egoeran dagoen bidetik jarraituta –harritsu batzuetan– errepide nazionalera hurbilduko gara. Trenbidera bitan hurbildu eta gero, azkenean hura igaro eta birlandatutako pinudi batean zehar Poyoko ermitaraino iristen da.

Bidexka errepide nagusira jaisten da ermitatik eta laster, berriz ere, galtzada igaro eta lurrezko pista batean gora abiatzen da. Baltsako ukuiluaren hondakinetaraino hurbildu eta gero, Bargotako errepidera eramaten gaitu.Honen beste aldean, bidea Cornavako ibar txikiraino jaisten da. Honi bidean behera laguntzen dio harik eta zeharkatu arte. Ukuilu bat igarota, Cornavako erditze lekua, berriz ere errepide nagusia gurutzatzen du bihurgune batean bidezidorra erabilita. Hemendik aitzinera, ordokian zehar jada, errepidea jarraitzen du, bai bazterretik, bai hura saihesten duten bide tarteetatik. Errepidea bidexka batetik uzten du, Viana herria begi-bistan dela. Pista batetik jarraitzen du, trenbidea igaro eta hirian sartzen da ekialdetik mendebaldera zeharkaturik.

Erromesak Logroñoraino jarraitu nahi badu, 10 kilometro gehiago ibilita Errioxako hiriburura iritsiko da.

Zer egin eta zer ikusi etapa bukatu ondoren?

  • Vianako Andre Maria eliza eta Zesar Borgiaren hilobia
  • Bisita antzeztuak udan
  • Hiri multzo harresituan barnako ibilbidea. Bisita gidatua egiteko aukera dago, aldez aurretik deitzen bada (948446302)
  • Erromesen bedeinkazioa Santa maria elizan (neguan: astelehenetik ostiralera, 19:00etan. Larunbatetan, 20:00etan. Igandeetan, 11:00etan eta 12:30ean. Udan: astelehenetik larunbatera, 20:00etan. Igande eta jaiegunetan, 11:00etan eta 12:30ean).
  • Bista panoramikoak San Pedroko hondakinetatik
  • Vianako igerilekuak eta spa zentroa (948646152) (kontsultatu erromesendako eskaintza berezia)
  • Hacienda Ortigosa olio errotan bisitak. Vianako sarreran dago (948646550)
  • Vianako upategietan bisita edo dastaketa:
    • Ondarre/Rioja Vega, aldez aurretik deitu behar da bietan. Oinez edo taxiz heltzen ahal da (663921888). Tarifa ofizialak ezartzen ditu.

Interes xehetasun gehiago

  • Informazioa lortzeko: Vianako turismo bulegoan
  • Kredentzialean zigilua jartzeko: erromesen aterpean/ turismo bulegoan/ Santa Maria elizan
  • Ultramarinoen denda (El rincón de los placeres) Sansolen (616 52 04 88)
  • Ultramarinoen denda Torres del Ríon, jatetxea eta taberna.

<< Itzuli