Zer nahi duzu?

Frantziako adarreko 2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22km).

Frantziako adarreko 2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22km).

Orreagatik atera eta bidea eskuinaldean hasten da. Errepideari paraleloan jarraitzen dion bidea da, izeien eta pagoen artean doana. Burdin hesia gaindituta belardira ateratzen da, eta ezkerreko aldetik jarraitzen du Auritz herrira doan pista batetik barna.

Errepidetik kilometro bat jarraitzen du, herria zeharkatu eta herritik ateratzerakoan, eskuinaldera egiten du. Orduan maldan behera jaitsi, ibaia zurezko zubi batetik igaro eta 500 metroan pista batetik jarraitzen du, azkenean ezkerraldera desbideratuta. Kilometro batera estutu egiten da, eremu harritsua eta bi erreka txiki pasatu, eta ezkerraldean dagoen bidexka batean jarraitzen du. Geroxeago gora hasten da, hurrengo bidegurutzean ezkerraldetik jarraitu, eta hesia ataka batetik hurbil zeharkatzen du. Aurrera jarraitu eta aldapa gainditzen du, gero eskuinaldera jarraitu, belardia igaro eta Aurizberrira doan pista batetik jaisten da.

Kale nagusitik jarraitzen du 200 metroan eta, ezkerraldean, mendialdera igotzen den pista hartzen du. Pistan barna aurrera doa eta handik gutxira eskuinaldera doan bidexka hartzen du, Hesia igaro ondoren zabalgune batera iritsi eta eskuinaldera jarraitzen du basoa inguratuta. 300 metro geroago Mezkirizko gainera ateratzen da (922 m), gurutzatzen du, eta aurrean dagoen bidetik jarraitzen du. Ataka ireki egin behar da, pagoen artean jaitsi 500 metroan, orduan eskuineko bidea hartu eta mendi-magalean aurrera ibili. Handik errepidea ikusiko dugu beheko aldean, ezkerraldean. Bidea atakatik ateratzen da eta pistatik jarraitzen du, ezkerraldera. Errepideko bihurgune batean ateratzen da, baina aurrean dagoen bide batetik jarraitzen du, eskuinaldera doan errepidera atera arte. 100 metro geroago eskuineko bidexka hartzen du. Bizkarreta-Gerendiainera doa hori.

Errepidera atera aurretik ezkerraldeko bidexka hartu eta aurrera jarraitzen dugu, errepidea eskuinaldean utzita. Aurrerago errepidera ateratzen da, 200 metroan jarraitzen du, eta eskuinaldean dagoen bidexka batetik abiatzen da, Lintzoain herrian.

300 metroz jarraitzen du eta ezkerreko bidea hartzen du gero. Aurrerago soilgune txiki batera ateratzen da eta aurrera jarraitzen du, “Errolanen urratsak” izeneko harrietara iritsi arte. Berriz ere bideak aurrera jarraitzen du aldapan gora eta behera, eta errepidea zeharkatzen du. Jaitsieraren azken zatian bidexkak ugari dira, baina jarraitu beharreko bidean ez dago galtzerik. Azkenean, Errabiaren Zubira iritsita, Zubiri herrian gara.

Zer egin eta zer ikusi etapa bukatu ondoren?

  • Arrautza ustel usaineko ura isurtzen duen iturria dago han. Sendagarria da Zubiriko herri tradizioaren arabera.
  • Kiroldegia-igerilekua: urte osoan irekita. Prezio berezia erromesendako. Udan, giharrak luzatzeko saioetara joaten ahal dira erromesak.
  • Atsedena Eugiko urtegian (7,5 km). Hara joateko: autobusez joan, taxiz itzuli. Zubiri-Eugirako autobusa (Baserri tabernaren ondoan dago geralekua) 13:35ean, Artieda autobus enpresaren bidez (948300287). 09:15ean ezin da itzuli. Taxiz itzuli behar da. Telefonoak: Miguel Larragueta: 948304006; Fermín Ventana: 609447058/948304067).

Interes xehetasun gehiago

  • Informazioa lortzeko: Zubiriko kontzejuan (kiroldegiaren ondoan) 948304797, e-mail: turismo@esteribar.org
  • Kredentzialean zigilua jartzeko: Zaldiko aterpean/ Kontzejuaren aterpean eta hoteletan

<< Itzuli