Zer nahi duzu?

ZALDIZ doazen erromesak

Etapak eta seinaleztapena

Nahiz eta Donejakue bidea oinez edo bizikletaz egitea ohikoena izan, erromes batzuek zaldiz ekiten diote abentura horri, Erdi Aroan egiten zen bezala. Horretarako, seinalatutako bideari jarraitu behar diote. Dena den, gune estu edo zail batzuetan oinez ibili behar dute. Erromesaldia zaldiz egitea benetako abentura da, eta eragozpenik handiena da zamariak irteerara eraman behar izatea, baita leku berezietan gorde behar izatea ere. Horregatik, zehatz-mehatz antolatu behar da alternatiba hori, eta zaldizkoak eta zaldiak non hartu ahalko duten atseden jakin behar da aldez aurretik. Jarraian, Nafarroako Donejakue bideari buruzko informazio praktikoa emanen dizugu.

Gogorarazten dizugu segurtasun-arrazoiak direla-eta azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitarte Donibane Garazi eta Orreaga lotzen dituen lehenbiziko etapa mendebaldeko adarretik egin behar dela, hau da, Luzaidetik barna Ibañetako mendatera doan bidetik.

Frantziako bidea Orreagatik
1. Etapa: Donibane Garazitik Orreagara (21 km.)
2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22 km.)
3. Etapa: Zubiritik Iruñera (20 km.)
4. Etapa: Iruñatik Garesera (23,5 km)
5. Etapa: Garesetik Lizarrara (21 km.)
6. Etapa: Lizarratik Los Arcosera (24 km.)
7. Etapa: Los Arcosetik Vianara (21 km.)

Aragoiko adarreko
1. Etapa: Artiedatik Zangozara (28 km.)
2. Etapa: Zangozatik Elora (26,5 km.)
3. Etapa: Elotik Garesera (30,4 km.)

 

Igo

Zaldiz, alojamendua

Nafarroan, ez da oso zabala zaldiak hartzeko prestatuta dauden lekuen eskaintza. Zenbait establezimenduk zaldunak eta zela-abereak hartzen dituzte; beste batzuek, berriz, zaldiak besterik ez.
Era berean, nolako alojamendua den, animaliek zalditegi estali bat izanen dute, edo aire zabalean egonen dira. Nolanahi ere, gomendagarria da aurretik informazioa eskuratzea jakiteko animaliarekin batera ostatu hartzeko aukera ote dagoen, eta zer baldintzatan eginen du lo animaliak.

Kontsultatu hemen zaldiz joateko egokiak diren alojamenduak.

Igo