Donejakue bidea

Aholku praktikoak

Aholku praktikoak

Ezustekoak saihesteko asmoz, Donejakue bidea egin aurretik prestatzea komeni da. Jarraian, erromesaldia hasi aurretik kontuan izan beharreko oinarrizko aholkuak emango dizkizugu.

Plangintza

Etapen plan bat egitea komeni da, ohikoena egunero 25 edo 30 kilometro ibiltzea dela kontuan hartuz. Hobe da hasieran etapa motzak programatzea, gorputza ohitzen joan dadin. Tartean atseden egunen bat sartzea ere komeni da. Horretarako, lasaiago ikusi nahi duzun lekuren baten zaudela aprobetxatu dezakezu. Inguruko pertsonei planak eta egunak jakinaraztea gomendagarria da, larrialdiren bat izanez gero aurkitzeko moduan egon zaitezen.

Seinaleztapena  

Donejakue Bidea ongi seinaleztatutako ibilbide bat da; erromesak gezi horiari jarraitu eta bidean aurkitzen duenaz gozatu besterik ez du egin behar.
Seinaleak askotarikoak dira, baina argi adierazten dute jarraitu beharreko ibilbidea; gezi horiak, informazio-panelak, metalezko seinaleak, zeramikazko plakak, metakrilatozko geziak, guztiak ere norabide zuzena erakusten dutenak. Bestelako seinaleztapena ere aurki dezakezu, «ez-ofiziala», adibidez, erromesek handik igarotzean utzitako harri-metak eta gurutzeak.
 the right way to go. You can also find other “unofficial” signs such as small piles of stones and crosses that pilgrims leave along the way.

Non hasi

Ohiko zalantza da erabakitzea Frantziako bidea non hasi. Gogorarazi behar da Donibane Garazitik Orreagara doan etapa denetan gogorrena dela, ez hainbeste distantziarengatik, baizik eta duen desnibel handiarengatik, mila metrotik gorakoa baita. Horrela, bada, ongi prestatuta egonez gero merezi du Pirinioak igaro eta bidea hastea mugaz bestaldeko euskal herri frantziar horretan. Gainerakoentzat, gomendagarria da bidea modu suabeagoan hastea, Orreagatik abiatuta.

Noiz egin

Udak eguraldi ona bermatzen du, baina urteko garairik jendetsuena ere bada, eta ostatua aurkitzeko arazoak egon daitezke. Neguan, urritik martxora, euria eta elurra aurkitzeko arriskua handia da. Iraila eta maiatza dira bidea egiteko hilabeterik egokienak, klima atsegina eta erromes kopuru txikiagoa direla-eta. Klima hotzago batetik etorriz gero, gogoratu pixkana-pixkana egokitu behar duzula eguzkitan egotera.

Elikadura eta hidratazioa

Gomendatzen da karbono hidrato asko dituzten elikagaiak: ogia, zerealak, mermeladak, hestekiak, pasta, arroza, patatak, galletak, barratxo energetikoak, frutak eta fruitu lehorrak. Hobe da jardunaldian gehiagotan jatea, eta gero eta kantitate txikiagoa jatea. Goizean ibiltzen bada, gosarian asko jan behar da, baina arratsaldean ibiltzen bada, hobe da bidean hasi baino bi ordu lehenago jatea. Bidean, fruta freskoak eta fruitu lehorrek ibilbidea osorik egiteko beharrezko energia emango digute.Gainera, deshidratazioa saihesteko, likido asko hartzea ere ezinbestekoa da, eta, ahal bada, ez dadila oso hotza izan. Ez da itxaron behar egarri izan arte, gorputza deshidratatzen hasi eta gero agertzen baita sintoma hori. Bero handia egiten badu, urari gatz botatzea gomendatzen da, baita bikarbonato pixka bat ere (koilaratxo erdia). Kontuz bideko iturri, ibai eta errekekin. Edan aurretik, ur hori edateko modukoa dela ziurtatu behar da.

Arropa eta oinetakoak

Arropak arina izan behar du, transpiragarria, ez oso estua, isolatzailea eta aise garbitzeko eta lehortzeko modukoa. Ezinbesteko arropa besterik ez eraman (hiru kamiseta, bi galtza eta barruko arroparen eta galtzerdien hiru sorta). Ez ahaztu kapela edo txanoa, eguzkitarako betaurrekoak eta xira edo kapa bat.

Oinetakoek arinak izan behar dute, molde zabalekoak, amortiguazioarekin, erosoa, transpiragarria, orkatilak bihurduretatik babesteko eta lurzoru irregularretan ibiltzeko modukoa. Berria bada, gomendagarria da bizpahiru aldiz 10 edo 15 bitarteko tarteak egitea, bidea hasi baino lehen. Kotoizko galtzerdiak erabiltzea gomendatzen da, bigungarriz babestuak eta transpiragarriak, oinak urratuetatik eta babetatik babesteko modukoak. Eguneko bidea bukatu ondoren, jarri txankletak edo kirol oinetako erosoak. Oinetakoak etapan zehar busti badira, erraz lehor daitezke egunkari baten orriak sartuz. Hiru aldiz egiten bada hori, paperak hezetasuna xurgatu eta oinetakoak prest egonen dira hurrengo egunerako.

Igo

Motxila

Bizkar-zorroa erromesaren pisuari eta tamainari egokitu behar zaie, arina eta anatomikoa izan behar du, eta gerrian eta bularrean euskarriak izan behar ditu. Behin beteta, ez du gainditu behar erromesaren pisuaren %10, eta, gehienez, 9 kiloko pisua izan behar du. Arropa ordenatua mantendu, usain txarrak ekidin eta, euria eginez gero, ez bustitzeko ideia on bat da barnealdea zabor-poltsa batekin forratu eta arropa plastikozko poltsa txikietan gordetzea. Objektu pisutsuenak eta handienak modu bertikalean jarri behar dira, eta bizkarretik hurbil. Soberako pisua izanez gero, bizkarreko eta oinetako mina sor daiteke. Maiz erabiltzen diren gauzak, esaterako, gidaliburuak eta argazki makinak, eskura jarri behar dira erabiltzen diren bakoitzean bizkar-zorroa kendu behar ez izateko.

Botika-kutxa

Gaitz arrunten aurkako sendagaiak (hotzeria, buruko edo sabeleko mina, ziztadak, babak...), guraizeak, orratza eta haria babak sendatzeko, eguzkitarako krema (babes maila handikoa), giharretako mina arintzeko krema, ibuprofenoa, tiritak eta oinak erlaxatzeko krema.

Beste gauza erabilgarri batzuk

Honako hauek iradokitzen dizkizugu: arropa garbitzeko xaboi-pastilla, poto-irekigailua, koilara eta aiztoa, esku-argia, arropa zintzilikatzeko kateorratz edo matxardak, belarrietarako tapoiak, komuneko papera, eskuoihala eta motxilarekin urradurak ekiditeko sorbaldakoak. Ez duzu kazola eta zartaginak beharko, baina ez ahaztu lozakua eta zerria, aterpetxe batzuek lurrean lo egiteko lekua eskaintzen baitute. Ibilaldia bizikletaz egin behar dutenek giltzarrapoa, kaskoa eta arropa estua beharko dituzte. Bastoiek pisua arintzen laguntzen dute, eta orkatiletako zein belaunetako giltzadurak babesten dituzte.

Seguru ibili

Babestu eguzkitatik, babes maila handiko krema jarrita. Ordu beroenak saihesteko, goizean goiz jaikitzea komeni da. Tenperatura altuen ondorioz nekea sentituz gero, toki fresko bat aurkitu atseden hartzeko eta likidoa edan; indarrak berreskuratzeko onena litro eta erdi ur gatz koilarakadatxo batekin eta bikarbonato koilarakadatxo erdiarekin hartzea da.

Errepidean zoazenean, ibil zaitez beti ezkerreko bazterbidetik, zirkulazioa parez pare datorkizula. Gauez ibiltzea ez da gomendagarria, baina, eginez gero, islatzaileak erabili. Jarrera zuzen batean ibiltzeak lagunduko dizu giharretako minak saihesten. Burua tente, bizkarra zuzen, sabela lau, besoak libreki balantzaka, eta... ongi ibili, erromes hori!

Zaindu bidea

Denon ardura da bidea garbi mantentzea horretan zehar edo bideko herrietan dauden zaborrontziak eta zerbitzu higienikoak erabiliz. Ez utzi sekula oinetakorik edo jantzirik bidean.

Igo