Zer nahi duzu?

Nola iritsi Orreagara


Autocares Artieda  autobus-konpainiak (948 300 287
autocaresartieda@autocaresartieda.com) egunero eskaintzen du zerbitzua Orreagara. Autobusak Iruñeko geltokitik ateratzen dira, Yanguas y Miranda kaleko 2. zenbakian.

Konpainiak eskaintzen dituen zerbitzuak:
Irailaren 1etik ekainaren 30era: astelehenetik ostegunera, 15:00etan; ostiraletan, 18:00etan, eta larunbatetan, 16:00etan. Igande eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: egunean bi zerbitzu daude, bata, 10:00etan, eta bestea, 18:00etan (astelehenetik ostiralera); larunbatetan, aldiz, 16:00etan.

Igande eta jaiegunetan, taxia hartu dezakezu Iruñetik: Teletaxi San Fermín (948 232 300, info@taxipamplona.com). Prezioa 60 € ingurukoa da, eta horri gehigarriak erantsi behar zaizkio: bagajea, irteerak aireportutik, jaieguna...